2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

DISEINATUTAKO JARDUERA: KALKULU ORRIAK

DISEINATUTAKO JARDUERA: KALKULU ORRIAK

IKT-ekin lotutako zenbait tresnen lanketa izan zen azken lana praktikaldira joan aurretik. Horretarako, talde bakoitzak tresna hauetako bat hautatu zuen honen inguruan lanketa bat egiteko. Aukera horien artean, sare sozialak, geolokalizazioa, foroa, bideo konferentziak, wikia, kontzeptu mapak besteak beste. 

Nik eta nire taldeak, Olatz, Naiara, Mirari eta Ainhoak, hain zuzen, Kalkulu Orriak, Excela, aukeratu genuen, honen inguruan informatu, lanketa bat egin eta ondoren gure ikaskideentzako jarduera bat diseinatzeko. Lanean, hasiera batean, Excelaren inguruko informazio orokorra ematen dugu, zer den, zertarako balio duen, dauden programa motak... Ondoren, 5 ariketa planteatzen ditugu, Excelaren erabilera ikasteko nolabait: taulen eraketa, bataz bestekoak, maximoak eta minimoak, grafikoen eraketa etab. Gainera, ariketa hauen barneratzea errazteko, "tutorial" moduko bideo batzuk zintzilikatu ditugu Youtuben, non azaltzen ditugun ariketa hauek pausuz-pausu nola egiten diren.

Honako hau duzue aipatu berri dudan lana: