Saio teorikoa


2015-09-16


Gaurko IKT-ko saio teorikoa bi zatitan banatu dugu. Lehen zatian, Big Bang data proiektuari buruz hitz egin dugu. Bigarrenean berriz, "La Promesa Digital" bideoa ikusi dugu. 

Big Bang Data proiektuaarteetatik hasita, politika, ikerketa berrikuntza eta parte-hartzearen inguruan dauzkagun milaka datuen fenomenoan murgiltzen den proiektua dela esango genuke labur.

Gehiago sakunduz, esango genuke, gure eguneroko bizitzan uneoro datuak sortzen ditugula; interneten nabigatzean, mugikorreko GPS-a martxan jartzean, bankuko eragiketak egitean... Horrela, datu horiek eta gehien bat datu horiek biltegiratzeko eta interpretatzeko gaitasunak sektore ekonomiko eta sozial ia guztiak aldatzen ditu. Hau litzateke, Big Bang Data proiektuaren abiapuntua.

Erakusketa, Centro de Cultura Contemporanea de Barcelona-k  (CCCB) eta Telefonika fundazioak bultzatua izan da. Proposamenak, Big Bang datari buruzko gogoeta eta bat, izan ditzaken arriskuak, ezagutza sortzea du helburutzat. Erakusketa CCCB-en egon zen ikusgai maiatzaren 9tik azaroaren 16 arte. Aureten berriz, Madridera mugitu zuten eta ikusgai egon zen martxoaren 12tik maiatzaren 24a arte. Bertan, datuak ikusteko eta aztertzeko 50 proiektu ikus zitezkeen, oso perspektiba ezberdinetatik eginak denak: ikuspegi kritikoa, hiritarren jabekuntzan oinarritutako ikuspegia etab. 

Amaitzeko esan, Big Bang Data ekimenaren komisarioak Olga Subirós arkitekto eta komunikatzailea eta José Luis de Vicente kazetaria eta kultura digitalean espezializatutako komisarioa izan direla. 

Ondoren, saioarekin jarraitzeko,  Konpetentzia  Digitalen   gaia lantzen jarraitu genuen. IKT-ko klase teorikoan bideo  bat ikusi  genuen  aurreko  astean,  "La Promesa Digital" izenekoa.  Zibernetikaren  iraultzak  mundu  berri baten  etorrera  zirudiena eta  aukera anitzeko  errealitate alternatibo   bat hitzematen  zituen duela  25 urte. Baina, hitzemate horretatik  harat ,  benetan  gertatutako  aldaketak    eta  hauek  hartutako   norabideak azaltzen diren bideoan zehar. 




1990. urtean, liburutegira jo behar zenuen informazio bila. Film bat ikustera zinemara joaten zen. Iraultza Zibernetikoak aldaketa bat ekarriko zuela argi ikusten bazen ere, teknologiak ez zuen gaur egun duen garrantzi bera. Gainera, 90. hamarkadan 70. bezala, gizarte askeago, aurreratuago eta demokratikoago batekin amesten zen. Baina kasu honetan, amets hauen bultzatzaileak, tresna  teknologiak  ziren, batez  ere internet.
"La promesa digital" dokumentalak gure herrialdeko historia digitalaren errepaso bat egite proposatzen du: iraultza digitalak, bere sortzaileek espero zutena ekarri ahal zuen? Agindutakoa bete al dute ala huts egin dute? Dokumentalak espero zena eta azkenean pasa zena kontrajartzen ditu eta honen inguruko hausnarketa bat egiten du.

Konektatu gabeko bizitza; argazki sekuentzia:

Saio teoriok honen harira, klasetik kanpo eta taldeka (Eneka, Mirari, Olatz, Naiara eta ni), konektatu gabeko bizitzaren inguruko argazki sekuentzia bat egin behar izan dugu. Beraz jarraian, bideorako aukeratu ditugun une, harreman edota tresnen inguruan egin ditugun gogoetak irakurri ditzakezue, teknologiarik gabeko bizitzarekin zerikusia dutenak:

Irakurtzea (Ainhoa)

Teknologia berriak pisua hartzen ari diren gizarte honetan, paperean irakurtzearen ohitura galtzen ari da liburu elektronikoen agerpena dela eta. Baina hala ere, bi kasuetan, berdin berdin disfrutatu dezakegu irakurtzen.

Liburu bat bidaia baterako tiketaren parekoa da, haren bidez, mundu ezberdinak eta berriak bisitatu baititzakegu. Gainera, errealitatearengandik urruntzeko aukera ematen digu, edota alderantziz, bertara hurbiltzekoa. Horrela, liburu on batek bidaiatzeko aukera ematen digun ikastekoa, amets egitekoa, besteen lekuan jartzekoa...

Laguntasuna (Ainhoa)

Laguntasuna bi pertsona edo gehiagoren artean sortzen den lotura estua da eta lotura hori konfiantzan oinarritzen da. Horrela, bertan helburua bata besteari laguntzea da. Gainera, esperientzia ugari bizitzen dira lagunekin, ezagutza ugari partekatu, edonolako sentimenduak garatu...

Horrela, edozein unetan, bai momentu on edota txarretan hor ditugu lagunak beraiengana jotzeko, eurekin barrez lehertzeko, negar egiteko, dibertitzeko, une ahaztezinak bizitzeko. Azken batean laguntasunak elkar ulertzea esan nahi du, errespetatzea, enpatia...


Futbolean jolasean (Mirari)

Irudi honen bitartez, haurrak futbolean ari direla ikusi dezakegu, ekintza honen bidez ongi pasatuz eta aldi berean, beraien alderdi psikomotorea landuz. Argazki honen bitartez, zenbait oroitzapenez gogoratu naiz, batez ere, nire txikitako garaietako momentuetaz.Izan ere, txikia nintzenean, herriko futbol taldean ibiltzen nintzen. gogoan ditudan esperientziak orokorren positiboak dira, horietatik bat zehazki berezia gainera. Izan ere, torneoetan hartzen genuen parte eta behin, Gabonetako torneoan finalera iritsi eta irabazi egin genuen, lehen postua lortu genuen. Oso momentu handia eta emozioz beterikoa izan zela dut gogoan, baita polita ere.

Eskuz egindako jostailuak (Mirari)


Honako irudia, berriz, deigarria iruditzen zait eta aldi berean esanguratsua. Irudian ikusi daitekeen moduan, bi haur dabiltza jolasean beraiek sortu eta eginiko jostailuarekin. Modu honetan, beraien sormena lantzen ari dira eta azken honekin batera beste zenbait alderdi beraien ikaskuntza prozesuan aberasgarri izan daitezkeenak. Argazki hau ikusi eta lehenengo burura etorri zaidan gauza honako hau izan da: gaur egun, adibidez, Euskal Herriko haur gehienek dituzten jostailu eta tresna teknologiko desberdinak eta bigarren mundu batean izan dituztenak. Nire ustez, hemengo haurrak ez dira konformatzen inoiz eta aldiz, bigarren mundukoak, beraiek sortutakoarekin edota edozein gauzarekin, hori, harrigarria iruditzen zait izan ere, nire ustez, haurrei orokorrean, beraien jostailu propioak eraiki eta sortzen irakaslea aberasgarria da beraientzako.


Jaiak (Naiara)

Lehen, herriko jaietan, festetan edozein ospakizunetan, helburua ondo pasatzea izaten zen, familiarekin, lagunartean edo beste hainbat modutara, baina gaur egun, festak eta jai egunak, teknologiaren eraginarekin, ondo pasatzeko momentu baten ordez, selfi-ak, argazkiak... atera eta sare sozial guztietan publikatzeko helburua dute pertsona askok. lagunekin egon ordez, argazkiak atera eta mugikorretik horiek igo eta komentatzea da helburua, besteek ikus dezaten nola ari diren pasatzen. Argazki honekin, baita ere, adierazi nahi genuen, orain dela ez askora arte, festa eta jaia girotzeko, txaranga edo bestelako musika instrumentuak erabiltzen zirela. Herriko jendea elkartu eta musika eginez eta joz jaia girotzen zuten, baina gaur egun modarengatik, teknologiak aurrera egin dutelako edo beste hainbat arrazoiengatik hori galtzen ari da eta horren ordez, orain pertsona bat jartzen dute "modan" dauden abestiak ipintzen eta jende guztia hor egoten da.

Hondartza (Naiara)

Honako beste argazki honekin, adierazi nahi duguna da, hondartza edo beste horrelako lekuetan, nahiz eta teknologiek aurrera egin duten eta hondartzetan gero eta gehiago ikusi kamerak, mugikorrak, tabletak... oraindik badaude leku batzuk non paisaiaz disfrutatu eta lasai egoteko lekuak diren, horren adibide da argazki hau. Uste dugu, hondartza teknologiatik momentu batez urrundu eta momentuaz, egoeraz, lekuaz eta guzti horretaz disfrutatzeko aukera paregabea dela. Bai bakarrik egonda edo bai lagunekin egonda ere. Eta hori galtzen ari da, esan bezala, teknologiak hain sartuta daude, hondartzara ere tresna hauek erabiltzeko beharra sentitzen dutela pertsona batzuek.

Adarra (Olatz)


Objektu hau aukeratu dut teknologiarekin loturarik ez duelako. Adarra nire aiton amonek baserrian inguruko etxeetako jabeekin harremanetan jartzeko erabiltzen zuten. Gaur egun objektu hau instrumentu musikal gisa ere era
biltzen da. Bere erabilpenaren momentuan teknologiatik guztiz isolatuta geratzen gara.


Ziburua (Olatz)

Objektu edo tramankulu hau oso adibide garbia iruditzen zait teknologiarekin loturarik ez duela adierazteko. txikiak edo gazteak ginenean, gure teknologiarekiko harremana oso txikia zenean, denbora asko pasatzen genuen kulunpioetan jolasean. Baina zahartzen goazen heinean, gure interesak aldatzen doaz eta teknologiarekiko interesa handitzen doazen, zuburuetatik ere urrunduz joaten gara.

Baserriko tresnak (Eneka)

Garai bateko baserriak eta hauen baratz eta ukuiluak. Euskal Herriaren sostengu industrializazio garaiaren aurretik, gerora ere bai, baina gutxiago. Pala honi begiratzen diodanean, garai horietaz oroitzen naiz, garaiko barazki
ez, garaian bertan, segarekin moztu berri den belarraren usaina, aizkorak kolpatutako egurraren hotsa. Garai gazi-gozoak, gogorrak, politak, eskua eta gorputza makinarik abilenak.

Kotxea (Eneka)

30 urte dituen nire aitonaren autoa. Pieza original bat bera ere ez daukala esango nuke, urteetan zehar berak konpondu baitu. Kotxearen azterketa pasatzera joan eta aztertzaileak ere harrituta uzten ditu ez dute ulertzen nola jarraitzen duen oraindik martxan. Esaten da, txakurrek beraien jabeen tankera izaten dutela, ba nik esango nuke nire aitonaren autoak bere tankera ere baduela. Buru-gogorra eta indartsua, urteak beregain pasa ahala orduan eta ausartagoa, inoiz errenditzen ez dena.








Hemen duzue, hau azaltzeko egin dugun bideoa:




2015-09-23

Amara Berri Eskolan, Lehen Hezkuntzako IKT-ko iraskale den Amando-ren bisita izan dugu Unibertsitatean.

Lehenik aipatu digu, beraien eskolako metodologiarekin bat eginez, ikasgelak txokoka dauzkatela antolatuta. Hau da, gelaren alde batean batzuk elkarrizketa bat prestatzen ari diren bitartean, ikasgelaren beste alderdi batean beste batzuk berri bat idazten ari dira. Hau horrela izanik, haur bakoitzak erabaki dezake momentuan zer den landu nahi duena eta zer ez. 

Metodologia honekin ez dute testu liburuak erabiltzeko beharrik. Kasuren batean, informazioa bilatu behar badute, pasiloan liburutegi modukoa dute antolatuta, ikasleak gelatik atera eta behar duten gaiaren erabiltzeko. Adibidez, ume batek txerrien inguruan itzaldi bat eman nahi badu, gelatik atera eta liburutegian informazioa bilatu dezake. Behin egindako lana prest duenean egin duena aurkezteko aukera izango luke beste gelakideen aurrean. Aurkezterako aurrean hainbat aukera lituzke ikasleak: saioa grabatu eta ondoren web-gunean publikatu adibidez, gurasoek, lagunek eta berak ere ikusteko, irratian esan, eskolako egunkarian jarri etab. Gainera, zikloka nahasten dira ikasgeletan.


Aipatzekoa da, sistema hau erabiltzearen helburuak bi direla:

  • Egiten diren lanei zentzua eta irteera bat ematea
  • IKT-en mundua sakontzea

Bestalde, IKT-ko ikasgaian hainbat hedabide erabiltzeko aukera dute; irratia, txikiweb-a, prentsa eta telebista hain zuzen. Hauek une oro daude irekita eta eskola osoarentzako zerbitzua dira. Ikasle guztiak hartzen dute parte hedabide hauetan. Baina zikloka hedabideen ardura hartzen dute, 2. ziklokoak irratiaren ardura hartzen dute eta 3. ziklokoek prentsarena, telebistarena eta txikiweb-arena.  Ardurak zehaztuz honako hauek dira: editazioa, irra-saioak gidatu eta antolatu eta telebistan kamera maneiatu. 


Hedabide hauetara binaka joaten dira ikasleak, beti ere ziklo ezberdinetako bikoteak osatuz. Bikote hauekin, kate moduko bat osatzen dute, horrela, lehenengo saiora joaten direnek ikasi egiten dute egin beharrekoa eta egun horretan, bikote hau tokatu zaion hedabideaz arduratuko da. Hurrengo egunean, bikoteko bat berriz bueltatuko da hedabide honetara, baina oraingo honetan beste bikotekide batekin.  Aurreko egunean lanean aritu zen bikotekidea arduratuko da bikote berriari egin beharreko lana azaltzeaz eta erakusteaz. Ikasle guztiak pasatzen dira ikasle eta irakasle paperetik eta beraien artean ikasten dute irakaslearen azalpen beharrik gabe.

Beraz, geletan beti bi ikasle gutxiago egongo dira, hedabideetara joaten direlako. Eta gutxi gora behera, katea hilabeteterdian bukatzen da, hortaz, honen ostean, katea berriz hasieratik hasiko da, ikasleak hilabete erdi ero bueltatuz hedabide horretara, ikasturtean zehar 12 egun egonez hedabideetan.

Azpimarratzekoa iruditzen zait esatea, gelaren eta bikoteen antolaketak sekulako garrantzia duela. 

Informazio honen ondoren, hedabide bakoitza aztertuko dugu:


Prentsa,Amara Berri Egunkaria: 
Egunkaria     egunero   publikatzen   da .  Bertako kazetariak 3. zikloko  4 ikasle  izaten dira.  Hauek, koloredun kopia bat  eramaten dute etxera  eurek egindako lana delata. Gainontzeko ikasleek, txuri beltzean   eta  tamaina   txikiagoan eramaten dute egunero egunkaria. 

Egunkariak hainbat atal ditu:
  • Azalean, albisteak, eurkibideak eta egileak ageri dira.
  • Inkestak
  • Elkarrizketak
  • Eguraldia
  • Kontu kontari (1.zikloa)
  • Gu ere idazle (2.zikloa)
  • Lumaren klima (3.zikloa)
  • Saski nahaski
  • Denbora-pasak

- Amara Berri irratia: Irratia auzoan emititzen da, 107.2 FM-n. Zuzenean entzuteaz gain, web orrian edozein saio entzueko aukera dago, bertara igotzen baitira saio guztiak eta hauek testu idatziak ere. Lehen esan bezala, teknikariak 2.zikloko bi ikasle izaten dira.

- Amara Berri telebista: Ikasgela guztietan dagoen telebista batean saioak ikusteaz gain web gunean ere ikusgai daude saio guztiak. Lehen aipatu bezala kasu honetan kameralariak 3. zikloko bi ikasle dira. Hauek, kamera maneiatzeaz gain, saioak eta programak editatzen dituzte. 

Eguneroko albistegi bat egiten da ikasgeletan denok ikusten dutena. Bertan urtebetetzeen berri, galdutako objetuaen berri ematen da. Astero parte hartzaileak zikloka aldatuz. Denetariko saioak ere prestatzen dituzte, elkarrizketak, txisteak, oroskopoak, antzerkiak...bai eta saio bereziak ere antzerkiak, bertso saioak etab. 

- Txiki web: Web hau ikasleek eramaten dute. Kasu honetan webmasterrak 3.zikloko 2 ikasle izaten dira eta bi egun ematen dituzte bertan lanean. Hainbat atal ezberdin dauzka: 

  • Artisten gela
  • Argazki bilduma
  • ABT (Amara Berriko telebista)
  • ABI (Amara Berriko irratia) 
    Aurretik eman dugun informazio guzti hau, Amara Berri-ko web ofizialean aurki dezakegu, Ikasleen txokoa deituriko atalean. Gaur egun beharrezkoa da web gunearen zenbait ataletan sartzeko gakoa, baina ala eta guztiz ere, jakin mina baduzue hemen uzten dizuet linka:  http://amaraberri.org/topics/intro/. 

    Bestalde, interesgarria izan zen ikaskide batek matematikak nola lantzen zituzten galdetu zuenean, amandok erantzun zuena. Umeek egunerokotasuneko esperientziak biziz ikasten dituzte matematikak. Horretarako, ikasgeletan txoko ezberdinak dituzte antolatuta: denda, lantegia, bankua, etxe bizitzak... eta hauetan batetik bestera ibiltzen dira egoera ezberdinetan murgilduz. Hala, bankuan dagoen ikasleak, ikaskideen kontuak eramaten ditu; egin dituen gastuak, dituen irabaziak etab. 

    Bukatzeko esan, benetan interesgarria iruditu zaidala eskola honen metodologia. Haurrak dira protagonista nagusiak eta irakasleak bigarren paper bat dute, laguntzailearen papera hain zuzen. Honetaz gain, etorkizuneko egoera erreletan jartzen dituzte eta horrela gaiak errealitatearekin lotuz ikasten dituzte, horrela ezagutzei zentzu gehiago emanez. 

    Hemen uzten dizuet, arrean azaldu dugun guztiaren kontzeptu mapa eta Amara Berri eskolari buruzko bideotxo bat:




    Amara Berri eskola ZORIONTZEN bukatu nahi nuke gaurko sarrera egiten duten lanagatik!

    2015-09-29

    Gaurko klasean, Adunako Eskola txikiko irakasle den Iñaki Pagolaren bisita izan dugu. Iñaki Ingeleseko irakasle eta IKT-en arduraduna da eta gaurkoan beraien eskolaren ezaugarriak eta batez ere IKT-ekin duten lotura azaltzera etorri da. 

    Hasteko esan beharra daukat, Aduna Donostiatik 15 bat kilometrora dagoen herri bat da. Tolosaldean dagoen 400-500 biztanle inguru dituen herri txiki bat da. Herri txikiari dagokion eskola txikia ere badu Adunak.

    Adunako Eskola txikiak, 68 ikasle ditu eta eskola txikien berezitasunari jarraituz, ziklo ezberdinetako ikasleak batera daude geletan. Honako hau da sailkapena:
    • Lehen Hezkuntza 4-5-6. mailak batera 11 ikasleko gela bat osatzen dute
    • Lehen Hezkuntza 2-3. mailak batera 15 ikasleko gela bat osatzen dute
    • Lehen Hezkuntza 1. maila eta Haur Hezkuntza 1. maila batera 12 ikasle
    • Haur Hezkuntza 2. mailak 14 ikasleko gela osatzen dute 
    • Haur Hezkuntza 3-4. mailak batera 12 ikasleko gela osatzen dute
    Eskola erabat digitalizatuta dago eta maila aurreratuan gainera, hain zuzen proiektuka egiten dute lan testu libururik gabe. Saiatzen dira dohako software-ak erabiltzen eta hauek eskaintzen dituzten abantailak. Gainera, lehen esan bezala, Iñaki IKT-etako arduraduna denez, ordenagailuen ardura berak darama, segurtasun kopiak egiten ditu eta dominioak eguneratu. Eskolan aurkitzen diren ordenagailuek erabiltzaile eta pasahitz bat eskatzen dute hauetan sartu ahal izateko. Hauen barruan, sarean hainbat karpeta daude ordenagailu guztietatik ikus daitezkeenak, beste batzuk aldiz, administrazioa karpetak adibidez erabiltzaile eta pasahitz zehatz batzuekin bakarrik ikus daitezke. 

    Bestalde, eskolan dauden irakasle eta ikasle guztiek posta elektroniko bat jasotzen dute eskolatik "xxxx@aduna.eskolatxikia.org" izenpean. Ikasle zein irakasleek posta hau erabiltzen dute sareak eskaintzen dituen hainbat lekutan murgiltzeko. IKT-ko arduradunek kudeatzen dituenez hauek, hainbat sarbide blokeatu ditzakete ikasleak modu seguruan ibil daitezen.  

    Digitalizazioarekin jarraituz, aipatu beharra daukat, irakasleek Agenda Digitala erabiltzen dutela. Bertan, egunero aipatzen dute zer egingo duten eta zer egin duten egunean zehar. Hau da, jarduerak, poriektuak, hauek zenbat denborakoak izango diren, zer taldetan egingo dituzten, zer hizkuntzetan, bai eta zer baliabide erabiliko dituzten. Honez gain, jarduera edo proiektuaren helburuak, edukiak, konpetentziak, ebaluazioa irizpideak eta landuko diren oinarrizko gaitasunak aipatzen ditu irakasle bakoitzak. Jarduerez gain, tutoretza bileretan hitz egindakoa eta esaten dena idazten dute ondoren gurasoei esan ahal izateko. 

    Ebaluazioa jarraia denez, Drive batean idazten dituzte ikasle bakoitzaren tarte txikian eman dituen ebaluazioak, horrela jarraipen bat egiteko aukera daukate eta irakasle guztiek parte hartu dezakete beren ordenagailuetatik ebaluazio orokor bat egin ahal izateko ondoren. Hau hain zuzen, hiru hilabetean behin egiten da eta bertan, ikaslearen eboluzioa orokorra egiten dute, nola doazten ikusi eta kasuren batean,   arazoren bat aurkitu ez gero konpondu ahal izateko segidan. Drive-a bileretako eta klaustroetako aktak idazteko ere erabiltzen dute. Nahikoa da irakasle batek idatzea bertan esaten dena gainontzeko guztiek eskura edukitzeko, horregatik idazten duena aldatzen joaten da, txandatuz. 

    Iñakik aipatu digu, sistema hau oso erosoa egiten zaiela, mugikorretik bertatik ere erabil dezaketelako, edozein momentutan trenean zein kalean daudela aipa dezaketelako pentsatu dutena edo bururatu zaiena.

    Lan egiteko moduari begira, Google Apps-ak erabiltzen dituzte. Hauetako bat, Classroom delako programa da. Hau aurten hasi dira erabiltzen eta bertan tutoreak eta ikasleak ageri dira, horregatik irakasleak bertan zintzilikatzen dituen artxiboak dauden ikasle guztiei posta-elektronikora iristen zaizkie. Hauek egin beharrekoa egin eta Classroom-era igotzen dute irakasleak ikus dezan. Ondoren irakasleak bertan lanak ikusi egiten ditu baina ez ditu zuzentzen. pistak uzten ditu ariektaren ondoan horrela ikasleak hauek ikusi eta bere kabuz zuzenduko ditu. Bestalde, Link interesgarriak edo ikasleen intereserako artikulu zein web-guneak ere jarri ditzake ikasleek ikus ditzaten.


    Erabiltzen dituzten beste programa batzuk, Duolingo eta Calender delakoak. Lehenengoa, hizkuntzak ikasteko aplikazioa bat da. Jokuen bidez eta modu errazean hainbat hizkuntza ikasteko aukera ematen du eta gainera irakasleak ikasleen pausoak jarrai ditzake, bai eta egiten dutena ere. Bigarrena aldiz, irakasleek erabiltzen dute dituzten bilerak eta egin beharrekoak aipatzeko. Calender hau Google apps-en barruan dagoenez bertan sarturik dauden irakasle guztiek ikus dezakete egutegia, horrela momentuoro jakin dezakete beste irakaslea libre ala lanpetua dagoen edo eskolan aurkitzen den ala ez.  

    Aipatu beharrekoa da erabiltzen dituzten Google app guztiak dohakoak direla eta ikasketa prozesua praktikoagoa egiten laguntzen diela.

    Eskolak duen beste ezaugarrietako bat, Blogg-a da hemen, zintzilikatzen dituzte egindako lan guztiak. "Pergaminozko" orria da, hau da, egindako azken lana goian geratzen dira eta zaharrak beruntz joaten dira. Blogg-ak gainera, "Laste Markak" dauzka, bilatu nahi denera azkar iristeko. Bestalde, Web-gune ere badaukate baina hau estatikoagoa da. Blogg-a etengabe eguneratzen dutenez dinamikoagoa da. 

    Web-guneapublikoa bada ere hainbat atal pribatutasunea mantentzen dituzte, gurasoek ala eskatu zutelako. Hau egin ahal izateko, ikasleen argazkiak Droupvox batean ipintzen dituzte, pasahitz eta erabiltzaile batekin soilik sartu ahal izateko, gainera bertan aukera daukate gurasoek argazki hauek euren ordenagailuetara jeisteko. Honekin guztiarekin, pribatutasun bat gorde dezakete Web-gune publiko baten barruan.

    IKT-en erabilerarekin amaitzeko, aipatu beharra daukat, sarean ibiltzeko ikasle zein irakasleek hainbat arau dituztela gauzak publikatzerako orduan. Etiketa batzuk errespetatzen dituzte, Ziber bullying-a bezalako arazoak ekiditeko adibidez. 

    Elkarlana

    Adunako eskola txikia, beste herri batzuetako eskola txikiekin modu aktiboak harremantzen da. Berrobiko eta Alkizako eskolekin elkarlanean aritzen dira eta horretarako sarean plataforma bat daukate komunean, informazioa elkarbanatzeko. Hauen arteko harremana urtean zehar nolako izango den adosteko, bilera bat egiten dute ikasturtearen hasieran. 

    Harremantzeko Plataforma Moodle bat da. Bertan elkarbanatzen dituzte egiten dituzten jarduera, proiektu zein lanak. Irakasle Foro bat ere badaukate ateratzen diren eta landu daitezken gaiak elkarbanatzeko. 

    IKT-ak landuz  nola egiten dute lan?

    IKT-ak landuz ingelesa ikasteko egin zuten lan bat azalduko dizuet. Who/ What/Where/When/whose galderagaiak lantzeko asmotan bideo moduko bat egin zuten. Telebista saio batean egongo balira bezala galderak egin zituzten eskolan zehar. Hainbat ikaslek, drive batean galdera gaiak erabiliz galderak prestatu zituzten: Demagun ikasle batek "where" aldagaia aukeratu zuela, ba berak eginiko galdera guztiak "where zeramaten aurretik. Horrela, eskolan zehar hainbat elkarrizketa egin zituzten galder ahauek eginez telebista saio bat izango balitz bezala. 

    IKT-ak beraien osotasunean erabili zituztela esan dezakegu, mugikorra erabili baitzuten grabatzeko, tabletak galderak egiteko, ordenagailua bideoa editatzeko, musika bideoa atontzeko.

    Bestalde, ingelesez  jantzien izenak zeintzuk diren ikasteko antzeko ariketa bat egin zuten. Baina kasu honetan, bideoan ikasleak ageri ziren urtaro bakoitzean janzten zutena azalduz, arropen izenak banan-banan esanez. 

    Honekin garbi ikusten da, saiatzen direla ikaskuntza dibertigarria egiten. Askozaz hobeto ikasten dute ondo pasatuz eta gustuko dituzten moduan eginez gainera. 

    Lehen, sarreraren hasieran aipatu dugu, Ataungoa eskola txiki bat dela eta guztira 67 zazpi ikasle dituztela. Hau horrela izanik, irakasle kopurua ere oso handia ez dela denok argi dugu. Hain zuzen, 9-10 irakasle daude eskolan, hauen arteko komunikazioa beraz errazagoa da. Denak hitz egiten dute denekin eta guztien artean hartzen dituzte erabakiak. Hau noski, 400 ikasle dituen eskola batean ez da posible, horregatik dira familia bat ia ia.

    Ikt-ak alde batera utzirik, bazen azpigai bat orokorrean ,aretoan ginen guztiei, nik uste, kezkatzen ziguna. Nola erakusten eta ikasten zuten matematika Adunako Eskola txikiko ikasleek. Eta egia esan IKT-ak lantzeko duten modua ikusita, ez da harritzekoa duten metodologia. 

    Tailerretan ikasten dituzte matematikak. Gauzak eginez ikasten dituzte, gauza praktikoak, errealitatearekin lotutako praktikak. Adibidez, maketa bat egiten dute, benetako objektu batena. Beraz, neurri errealak erabiltzen dituzte eskala txikiagoetan. Bestalde, kasu honetan irakaslearen eginkizuna gainontzeko beste ikasgaietan bezala, behatzearena eta ikasleak laguntza behar dutenean hauei laguntza eskaintzea da. 

    Hainbat aipamen interesgarri:

    Ikasleak adinka nahastuak daudenez, ez al dituzte proiektuak errepikatzen?

    Ez zituzten inoiz proiektuak errepikatzen beraz, zikloka nahastuta dauden haurrak ez zituzten hurrengo kurtsoetan lehengo urteetako proiektuak errepikatzen. Hau da, kasu hauetan, irakasleak ez dituzte lanak prestatzen, interesen arabera joaten dira gaiak lantzen urtero. 

    Zer egiten dute diru laguntzak lortu ez gero?

    Etorkizunari begira, diru laguntzak eskatu dituztela ere aipatu zigun eta diru laguntza hau eskuratu ez gero, beraien beharretan sartuko liratekeela, legoak eta Scratch-ak erostea, baita, Croonbook deituriko ordenagailu eramangarri batzuk ere, Google apps-ak erraztasunez erabiltzeko.

    Sarrera hau amaitzeko nola ez eskerrak eman nahiko nizkioke Adunako Eskolari euren zatitxo bat geuregana ekartzeagatik eta eskola alternatibo baten eredu berria erakusteagatik.


    "Gure ustez, kalean edo gizartean dauden berrikuntzek eskolan egon behar dute eta horretan saiatzen gara" (Iñaki Pagola) Beraz, ikasleak prestatu nahi dituzte gero tresna horiek kalean erabiltzeko.

    Hemen uzten dizuet, esandako guztiari buruzko kontzeptu mapa:




    Adunako Eskolako Blogg-a: adunakoherrieskola.blogspot.com
    Web-guneko link-a: www.adunalhi.hezkuntza.net 




    iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina