IKT-ekin lotutako praktika pedagogiko onak lortzeko printzipioak
"Buenas prácticas con TIC a través de Webquest"
Testu honek, IKT-en irakasgaian egiten den esperientzia hezitzaile bat eskaintzen digu, non ageri diren, irakasle eta ikasleek jarraitzen dituzten pausuak ariketa hau egiterako orduan. Asmoa, IKT-en erabilerarekin hasten den ariketa, kontzeptuak era globalago batean eta diziplinarteko batean barneratzen jarraitzean amaitzea da.
Honako hauek dira praktika on baten helburuak:
- Ikaslearen bakarkako lana sustatzea
- Berdinen arteko kolaborazioa indartzea
- Informazioa bilatu eta honen hautaketa egiteko gaitasuna
- Ariketan ikasleen parte hartzea-lortzea
- Kontzeptu berriak ulertu eta ezagutzea
- Sarean nabigatzeko eta ariketak egiteko trebetasunak eskuratzea
Bestalde, ariketa hauen bitartez ikasleek hainbat konpetentzia bereganatzen dituzte. Oinarrizko lau ikaskuntzekin dute zer ikusia: izaten ikastea, jakiten ikastea, egiten ikastea eta bizikidetza. Azken hauek hainbat konpetentziekin lotzen dira.
Batetik, Konpetentzia komunikatiboa dugu; hemen hainbat elementu sartzen dira: Ikasleak elkarren artean komunikazio garbi bat eduki behar dute laguntza eskatzeko, informazioa era txukun batean pasa elkarri, elkarrizketetan parte hartu, entzuteak duen garrantziaz ohartu, azalpen garbiak eman, beste komunikazio era batzuk ezagutu, ordenagailuarekin lan egin eta honen oinarrizko funtzionamendua ezagutzea.
Bestetik, IKT-en konpetentzia dugu; ikasleek konpetentzia honekin lan egiteko beharrezkoa izango dute, Internet erabiltzen jakitea, URL-a erabiliz Web orrietan murgiltzen eta gustukoenen zerrenda bat egiten jakitea, informazioa zehatza bilatzaileak erabiltzea eta entziklopedia bezalako tresnetan kontsultak egitea.
Azkenik, Giza eta hiritartasun konpetentzia dugu; Ikasleek beharrezkoa izango dute, gizarte demokratiko, plural eta aldakor batean modu parte hartzailean harremantzen eta bizitzen jakitea. Hau da, ikasleak nahiago izan behar du parte hartzea albo batera geratzea baino.
Behin lantzen diren helburuak eta konpetentziak aipatuta, kontestuaren aipamena egingo dugu. 47 urte martxan daramatzan ikaskuntza esperientzia hau, hirigunetik 15-km-ra aurkitzen den tamaina txikiko zentro batean egiten da, matrikulatutako ikasle eta irakasle oso mugatuak dituen zentro batean, hain zuzen. Zentro honek, IKT-ekin lehen kontaktua "Los ordenadores en el aula" izeneko proiektu baten bitartez eduki zuten. Bertako irakasleek ez daukate IKT-ekiko ikasketa berezirik, formazio autodidaktiko bat daukate, interes propioarengatik.
Honek, "Medusa" izeneko proiektu batean parte hartzera eta ikasgeletan IKT-ak erabiltzera bultzatu zituen. Praktika, ingurunean eta hizkuntzaren ezagutzan oinarritzen da eta Lehen Hezkuntza 3 eta 4. mailetan jarri zen martxan.
Adibide gisa, ariketa puntual bat: 17 ikasleek hartu zuten parte informatikako ikasgela batean edo medusa deituriko ikasgelan, internet beharrezkoa baitzuten ariketa egiteko. Zehatzago esanda"Zer pasatu zen ni jaio nintzen egunean", Webquest-a erabili zuten.
2 edo 3 ikaslek osatutako taldeetan egin zuten ariketak hainbat zati zituen:
- Bere taldekideen eta hauen gurasoen izenen esanahia bilatzea, honetarako wikipedia erabil zezaketen.
- Jaio ziren urte edo egunean gertatu ziren bost gertakari garrantzitsu bilatzea. Honetarako Webquest-a jo eta bertan aurkitzen ziren esteketan begiratu behar zuten.
- Bilatutako informazioa guztiarekin PowerPoint bat eratu behar zuten. Ondoren, ikaskideei erakutsi eta azaldu ikasgelan eta hau buruzko hausnarketa bat egin.
Ariketa egiten hari diren bitartean, irakaslea talde guztietatik pasatzen da laguntza behar izango balute, baina ikasleek beraien artean ere laguntzen dira. Horrela lehen ariketa garatzen joaten da; ondoren, bigarren zatiarekin hasten dira, hau da, beraien jaiotza egunean edo urtean gertatutako bost gertakari bilatzea. Honetarako, Webquest-aren beharra izango dute, bertako estekak erabiliz alegia. Ikasle batzuk autonomoagoak direnez, beraien kabuz bukatzen dute ariketa egiten esteken beharrik gabe. Beste batzuk ordea, irakaslearen laguntzaren beharra dute ariketa bukatzeko. Ariketa honetan, informazioa bilatzeko ordenagailua, interneta eta Webquest-a erabiltzen dituzte ikasleek eta koaderno batean ariketa idazten dute.
Praktika egoki bat lortzeko, beharrezkoa izango da, internet-eko konexioa duen ordenagailu bat eta baita, aukera anitzeko softwarea.
Praktika egokia garatzerako orduan, zailtasun batzuk sor daitezke. Zailtasunek aspektu teknikoekin dute zer ikusia, hau da, ordenagailua geldoa eta memoria gutxikoa izatea, internet-eko konexio urria, nabigazioa mantsoa. Hainbeste ordenagailu batera erabiltzeak soinu handia sor dezakeenez, desatsegina izan daiteke.
Ariketa burutuak ondorio eta efektu batzuk dakartza. Praktika hau egokitzat jo dezakegu, IKT-ak erabiltzen direlako, pixkanakako aurkikuntzetan oinarritutako metodologiarekin batera hau burutzeko. Ikaskuntzaren prozesuan garrantzitsuak diren helburu eta konpetentziak lortzen laguntzen du. Adibidez, bakarkako lana, berdinen arteko elkarlana, parte hartzea bultzatzea, kontzeptu berrien ulermena eta ezagutza, ikasle bakoitzak behar duen debora errespetatu, sarean nabigatzeko gaitasunak garatzea.
Bestalde, esan beharra dago, praktika hau egiteko asmoa, irakasleek egindako eskakizun batetik sortu zela. IKT-ak maneiatzen ikasi nahi zutenez, praktika hau egitea erabaki zuten. Irakaslego guztia zegoen motibaturik formazio honekin, horregatik diogu praktika ona izan zela.
Praktika hau berezia izan zen, interneten eta ordenagailuen laguntza beharrezkoa zelako hau burutzeko. Interneten dituen baliabideak erabili ziren, honek ikasleen lan kooperatiboa eta autonomoa ekarri zuen.
Bukatzeko esan, praktika egoki hau erabilgarria izan daitekeela gainontzeko ikasgaietan ere. Maila ezberdinetan praktikan jarri daitekeelako eta beste testuinguru batzuetan erabilgarria delako.
Egin dizuedan laburpenaren testu originala uzten dizuet hemen ikusi nahi izan ez gero.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina