2015(e)ko urriaren 26(a), astelehena

DATUEN KONTROLA ETA SALMENTA

DATUEN KONTROLA ETA SALMENTA

IKT-ko azken saioan, Aingeru izan genuen lehen aldiz gidari. Zenbait bideo ikusteaz gain, hainbat gaien inguruko gogoeta ere egin genuen, taldeka zein bakarka. Ondoren jarriko dizuet saioan aipatutakoa eta egindako ekarpenen inguruko gogoeta:


Jeremy Bentham filosofo, jurista eta erreformatzaileak,  "Kartzela perfektua" deiturikoa diseinatu zuen. Kartzela honek, forma zilindrikoa zuen. Bertan, kontrol dorrea (zelatatzaileak) erdian aurkitzen da eta presoak (zetatuak) dorre honen inguruan pilatzen dira buelta guztian zehar, eskuinean argazkian ikusi daiteken modura.

Kartzelaren erdian dagoen dorretik, zelatatzaileek guztia kontrolatzen dute. Presoen gela guztiak ikusten dituzte, gainera hauetan, leiho handi bat dago kanpotik sartzen den argiak hobeto ikusten lagun diezaioten zelatatzaileei.

Baina guztietan bereizgarri garrantzitsuena zera da; Presoek, hau da, zetatuek ez dituztela zelatatzaileak ikusten, beraz, ez dakite zein momentutan daude zelatatuak eta zein momentutan ez. 

Kartzela hau, interneten metafora bezala hartu dezakegu. Bertan nabigatzen hari garela edo ez, etengabe izaten gara zelatatuak eta gu ez gara konturatzen momentu zehatzaz. Hau da, interneten nabigatzen hasten garen momentutik, guk bertan egiten duguna, sartzen dugun informazioa, egiten ditugun bisitak, erosketak...lainoan geratzen dira zintzilik, hor nonbait. Gure datuak , gustuak, zaletasunak, oporretara joango garen lekuak, noiz, nola, zeinekin.....hori dena uzten dugu zelatatzaileen esku. Ez dute, tresneria edo baliabide beharrik, guk geuk ematen baitizkiegu dohainik.

  • 1. zatia
ZELATATZAILEAK daude, ZETATUAK nola sentitzen gara?

Denok pentsatu izan dugu noizbait, interneten nabigatzen hari garenean zelatatuak izan gaitezkeela. gure informazio pertsonala eta bizitzak hartzen ditugu bertan eta badakigu informazio guzti hori ez dela ezabatzen eta hor nonbait geratzen dela. Baina ez da interneten soilik gertatzen zelata hau, eguneroko bizitzan ere une oro gaude zetatuak egiten dugun ekintza gehienetan. 

Baina, zein ote dira zelatatzaile hauek, ikus dezagun: 


NORK?
NOLA
Google Datu pertsonalak
Whatsapp-eko ordua Konexioaren azterketa
Zerbitzuetako kamerak Gure mugimenduak
Egela Nabigazioaren kontrola
Banketxeak/kreditu txartela (bestelakoak) Datuen kontrola
GPS edo geo lokalizazioa Posizionamenduaren kontrola
Web- kamera (drone) Sartu daitezkeelako
Sare Sozialak Datuak, noiz konektatu
Wifia
Konpainia telefonikoa Lokalizazioa, erabilerak


Hausnarketa egin eta taula osatu ostean, bideo bat ikusi dugu ¿Por qué me vigilan si no soy nadie? (Marta Peirano) izenekoa han zuzen. 

Hemen uzten dizuet ikusi nahi izan ez gero:



Bideoan, TEDx Madrid-en Marta Peiranok emandako hitzaldi bat ageri da. Laburki esanda, Martak aipatzen du, guztiok dakigula zelatatuak izaten garela gure tresna teknologikoen bitartez, baina, ezer txarra egiten ez dugunez seguru sentitzen garela. Abisu bezala dio, oso garrantzitsua dela sarean gure intimitateaz kezkatzea eta hau zaintzea. 

  • 2. zatia
Saioaren bigarren zatian, aurretiaz hausnartutako taula oinarri hartuta, guk ZETATUET, ZELATATZAILEEN aurrean hartu ditzazkegun erresistentziei buruz hitz egin dugu talde txikietan . Ondoren guzti honekin taulari hirugarren zutabe bat gehitu diogu. 



NORK?
NOLA
ERRESISTENTZIA
Google Datu pertsonalak Datuak asmatzea, “cookie” erabilerari ezezkoa eman; Ctrl, Shift N emanda nabigazioa segurua hasi...
Whatsapp-eko ordua Konexioaren azterketa Tik bikoitza kendu, ordua kendu, profileko informazioa kontaktu batzuen esku soilik...
Zerbitzuetako kamerak Gure mugimenduak ...
Egela Nabigazioaren kontrola Pertsona batek besteei irakurgaiak pasatzea; beti irekita edukitzea
Banketxeak/kreditu txartela (bestelakoak) Datuen kontrola Ahalik eta gutxien erabiltzea; esku dirutan ordaintzea
GPS edo geolokalizazioa Posizionamenduaren kontrola Kentzea
Web- kamera (drone) Sartu daitezkeelako Estali kamera
Sare Sozialak Datuak, noiz konektatu Argazkiak ez etiketatu,
Wifia
Wifi publikoak ez erabili
Konpainia telefonikoa Lokalizazioa, erabilerak “Modo avión” jarri


Ondoren, "Las redes y los datos: una perspectiva crítica" bideo ikusi dugu. Bertan esan eta aipatzen dena jarraian duzue ikusgai, baita bideoa ere: 




Bigarren bideo honetan, guretzat hain ezagunak zein ezezagunak diren sare sozial, programa, software eta plataformei buruz hitz egiten digu (Wikipedia, Facebook, twitter, Espora, RSS, Adblock...).  Hauek zer diren eta dituzten arrisku zein onurak aipatzen dizkigu. 

Gogoeta

Bideo hauek eta hausnarketa hauek egin ostean, konturatu naiz benetan zenbat kontrolatzen gaituzten, uneoro izaten garela zetatuak  eta honek beldur pixka bat sorrarazi dit. Behin informazioa edo datu bat sartzen duzunean interneten, horiek etengabe mugitzen dira sarean zehar, hau da, guk geuk errazten diegu bide hori modu errazean kontrola gaitzaten. Baina ez soilik sarean, zerbitzuetako kamerekin, kreditu txartelekin, GPS-ekin... ere kontrolatuak gaude. Guk egiten dugunez neurri batean kontrol hau posible, bai hartu ditzazkegu hainbat prebentzio neurri kontrol hau ez dadin hain zehatza izan. Neurri batean, posible dugu informazioa edo datu pertsonalak ez sartzea, edota adibidez, kreditu txartelarekin ordaindu beharrean diruz ordaintzea...Saio honen ondoren, badakit neurri hauek hein handi batean kontuan izango ditudala (aurretik jarri dugun taula) eta martxan jarriko ditudala.

Bestalde, kontuan izan behar dugu, bizi garen gizarteak ez digula neurri hauek bere osotasunean betetzen uzten, ezin baitzara zerbitzuetako kamerez ezkutatu etengabe edo gure kasuan Egelan sartu gabe egon. 

Bukatzeko aipatu, irakasle izango naizenez, zelatatzaile hauen berri eta hartu ditzazkegun neurrien berri emango diedala nire ikasleei ezer baina lehen. Edozein akzioa egin aurretik benetan egiten dutenaz pentsa eta posible bada hau ahalik eta modu seguruenean egin dezaten. Honetarako, baliagarri iruditzen zaizkit saio honetan erabilitako bideo eta hausnarketak.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina