Konpetentzia Digitalen gaiari amaiera emateko, gaurko klasean, Jordi Adell-en bideo bat ikasi dugu. Bertan, Konpetentzia Digitalak zer diren azaltzen digu.
Konpetentzia Digitalen asmoa zera da; konpetentzia honek bizitza osorako balio behar duela, uneoro ikasten eta ezagutzak barneratzeko tresna izan behar dutela. Baina noski, konpetentzia hau ez da mugatzen aparailu teknologikoak erabiltzen jakitera, askozaz gehiago da.
Konpetentzia digitala elementu ezberdinetan banatzen du Adell-ek:
Konpetentzia digitala elementu ezberdinetan banatzen du Adell-ek:
- Konpetentzia informazionala: Informazioarekin lan egiteko beharrezkoak diren gaitasun eta ezagutzen multzoa da. Informazioa eskatzen duen ariketa bat ebazteko, informazioa bilatu behar da, hau antolatu, banatu, aztertu, kritikatu, ebaluatu eta azkenik informazioa berri bat eratzen da ondoren zabaltzeko.
"Garai batean ikusle kritikoak ginen gaur egun egileak gara" dio Adell-ek. Eta horrelaxe dela esango nuke nik ere, gaur egun guk ere parte hartu dezakegulako informazio hori eratzerako orduan inguruan ditugun baliabideak erabil ditzakegulako eta hauek noski erabilgarri dauzkagulako uneoro.
- Informatika edo aparailu teknologikoen erabilera: ordenagailuaz gain, bideo-kamera, e-book-ak, arbel digitalak, gps-ak edo gure inguruan dugun beste edozein gailu, era egokian erabiltzeko gai izan behar dugu. Hauek egunetik egunera konplexuagoak dira eta guk haunganako dugun dependentzia handituz doa.
"Interesgarria litzake, gailua hauek benetan behar ditugun ala ez hausnartzea" Adell. Badirudi, espiral batean sartuta gaudela batzuetan eta ez diegula dituzten erabilgarritasun guztiak erabiltzen gailu bakoitzari. Eta besterik gabe gailuz aldatzen dugu "modengatik" nahiz eta gailu horrek behar ditugun adina aukera eman.
- Alfabetizazio anitza: Gaur egungo munduan eta gizartean ez gara bizi testu idatzietan oinarrituta. baita gizarte audiobisual batean ere. Gure bizitzan zehar informazio gehiena modu honetan jasotzen dugunez, azken honek, formaziorako tresna izan beharko luke. Eskolak ez ditu ikusle kritikoak sortzen ezta hizkuntza ezberdinetan, ahozko eta liburuzkoez gain. Komikien, soinuaren, bideoen hizkuntzek ere curriculumaren parte izan beharko lukete. Ikusle modura hezteaz gain autore modura ere hezi behar dira ikasleak.
- Konpetentzia kognitibo generikoa: Informazio asko dugu eta informazio iturri asko topatu ditzakegu, baina ba al dakigu kritikoak izaten? eta informazioa aukeratzen? eta azkenik, ba al dakigu informazio hori ezagutzan bihurtzen? Gai hauekin dago lotuta konpetentziaren elementu hau. Gainera, konpetentzia guztien parte da.
- Herritartasun digitala: Benetako errealitatea eta mundu digitala nahasten diren munduan bizitzeko prestakuntzan oinarritzen da. Momentu honetan, gure portaera eta lagunak mundu erreala zein birtualean berdinak dira. Hemen sartzen da herritartasun digitala, herritarrei formazio bat ematen die herritar libre eta kritiko izan daitezen, baita jokaera egoki bat izan dezaten mundu digitalean. Azken hauek, ez dira tresna edo errekurtsoak, lekuak dira. Orain Internetera igotako gure argazki bat, seguruenik betirako geratuko da sarean zintzilik eta hau etorkizunean, lana bilatzen ari garenean oztopo izan daitezke, gure argazki horiek ikusi ditzaketelako.
Eskolak lanketa bat egin beharko luke honen inguruan, eta gailu hauek segurtasunez erabiltzen irakatsi behar lieke, legediaren barruan jokatzen eta beraien eskubideak ezagutzen.
Azaldu berri ditudan bost elementuen inguruan, badaude beste funtsezko elementuak daude, adibidez: estrategia didaktikoak delakoa, metodo didaktiko eraginkorrenak direnak aipatutako konpetentziak lantzeko. Aurrekoarekin lotuta, esan beharra dago, konpetentzia hauetatik bat bera ere ez dela aktibatzen aurrez finkatutako erantzunekin. Ikasleak, ezagutzen ez dugun mundu baterako prestatzen ari gara, erantzunak baditugun arren, erantzun hauek gaur egungoak dira eta etengabe aldatzen ari direnez etorkizunean ez dute balioko. Beraz, etorkizunean eurek erantzunak bilatzeko prestatu behar ditugu erantzunak eman beharrena. Baina, hau ezin dugu liburuen bidez egin, praktikaren bidez baizik. Horrela, oso zaila baita, gaur egungo curriculuma guztiz osatuta egotea.
Azaldu berri ditudan bost elementuen inguruan, badaude beste funtsezko elementuak daude, adibidez: estrategia didaktikoak delakoa, metodo didaktiko eraginkorrenak direnak aipatutako konpetentziak lantzeko. Aurrekoarekin lotuta, esan beharra dago, konpetentzia hauetatik bat bera ere ez dela aktibatzen aurrez finkatutako erantzunekin. Ikasleak, ezagutzen ez dugun mundu baterako prestatzen ari gara, erantzunak baditugun arren, erantzun hauek gaur egungoak dira eta etengabe aldatzen ari direnez etorkizunean ez dute balioko. Beraz, etorkizunean eurek erantzunak bilatzeko prestatu behar ditugu erantzunak eman beharrena. Baina, hau ezin dugu liburuen bidez egin, praktikaren bidez baizik. Horrela, oso zaila baita, gaur egungo curriculuma guztiz osatuta egotea.
Kontuan hartzekoa da eta benetan garrantzitsua, argi edukitzea eskola ez dela leku bakarra konpetentzia digitalen inguruko formazioa bat emateko. Gurasoek ere lan handia egin dezakete beren seme-alabekin gai honen inguruan hitz eginda. Horregatik izango da garrantzitsua, eskolaren eta familiaren arteko elkar lan bat egotea.
Amaitzeko esan, irakaslearen konpetentziak eta ikasleenak bat etorri behar dutela eta irakasleek hauek ikasleengan garatu behar dituztela.
Amaiera borobil bat emateko konpetentzia digitalen gaiari, "Eskola 2.0" proiektuaren Pdf-ari ikustalditxo bat eman diogu. Pdf honetan, IKT-ko irakasle konpetente bat izateko dominatu beharreko konpetentziak aipatzen dira.
Konpetentzia hauek hiru ardatzetan banatzen direla ikusi dezakegu: Lanbide arloko garapena eta kudeaketa, Didaktika, pedagogia eta Curriculuma eta Herritartasun digitala. Arlo bakoitza, banan-banan lantzen du dokumentuak segidan, hauek lantzeko beharrezkoak diren tresna eta baliabideak azalduz.
Aurretik aipatutako, irakasleenaren atala amaitu ondoren, ikaslearena aurkitzen da eta bertan, ikasleek eskolan barneratu beharreko konpetentziak azaltzen dira.
Dokumentu hau irakurri eta aztertu ondoren, konturatu naiz, blog honetara bertara igo nuen lehen sarreran esan nuela nire burua etorkizuneko irakasle konpetente modura ikusten nuela teknologiei dagokionez eta orain orduan esandakoa zalantzan jartzen dudala. Konpetentzia ugari barneratu behar ditu IKT-ko irakasle batek eta horietako asko usaindu ere egiten ez ditudala ohartu naiz.
Bestalde, bertan aipatzen diren konpetentzia batzuk baditut; adibidez, L8. Interneteko zerbitzuak (weba, posta elektronikoa, foroa, txata, mezularitza eta beste hainbat) erabiltzen badakizkit, baita L7. Multimedia edukiez oinarrizko eragiketak egitea (formatua; irudi bat, soinua, testua, bideoa txertatzea; webgune batetik irudi bat behera kargatzea).
Honen ondoren garbi ikusten dut, kontrolatzen edo ezagutzen ditudan arloak "Eskola 2.0" proiektuaren lehen konpetentziaren barnean daudenak direla, Lanbide arloko garapena eta kudeaketan hain zuzen. Pedagogiaren aldetik eta herritartasunaren aldetik esango nuke ia guztiz ez jakina naizela.
Beraz, laburbilduz, nire burua ez dut orain, lehen bezain konpetente ikusten, konpetentzia batzuen inguruko ezagutza badaukat baina beste askorena ez. Konpetentzia Digitalak etengabe aldatzen doaz eta berritzen, beraz etengabeko berrikuntza bat eman behar badugu ere, orain artekoa oraindik barneratzeko daukat. Argi dut, gai honen inguruan formazi bat jasoko dudala etorkizunean irakasle hobea izateko nire ikasleentzat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina