2015(e)ko irailaren 16(a), asteazkena

TEKNOGRAFIA




Teknografia honetan,IKT-ekin izan dudan esperientzia duzue ikusgai. Nik ezarri dudan helburua zera da; Teknologiak aurrerapen ugari eman dituela denok dakigu azken urte hauetan, horregatik uste dut, garai erabakigarri bat izan dela. Guk beti ezagutu izan dugu etxean, telebista, telefonoa, ordenagailua, musika aparailua etab eta hauen guztien berrikuntzak gertu-gertutik bizi izan ditugu. Honekin guztiarekin zera esan nahi dut, aurrerapen ugari bizi izan ditugula eta hori bizitzeak abantaila ugari ekarri dizkigula, orainaldirako bai eta etorkizunerako ere. Baina aldi berean, beraiekiko dependentzia sortu dute. Hau da, dependentzia honek orduan eta estuago lotzen gaitu teknologian berrikuntzak aurrera doazen heinean.

Gero eta gauza gehiago eskaintzen dizkigute, tresna elektronikoek. Lehen, leku edo tresna bat baina gehiago eskatzen zituzten akzioak, gaur egun tresna bakar batekin egin ditzakegu gauden tokitik mugitu gabe. Honek, gure arteko eta inguruarekiko harremanen murriztea ekarri du, beste era batera esanda, isolamendu soziala.

Laburbilduz, nire teknografiari hasieratik ezarri diodan helburua, teknologiak eman dituen aurrerapenak ikusteaz gain, guregan sortu dezaketen dependentziaz ohartzea da.

- Zein izan da zuen esperientzia eta ibilbidea IKT-ekin?

Esan beharra daukat, nire etxean teknologia aldetik beti egon garela nahiko aurreratuak, izan ere, nire aitari asko gustatzen zaio mundu hori eta azken berrikuntzei begira egoten da beti. Hau horrela bada ere, ni ez naiz izan oso teknologia zalea orain arte. 12 bat urterekin hasi nintzen ordenagailua eta musika aparailuez interesatzen, nire ingurukoei ikusten nizkielako eta azkenean nik ere horren parte izan nahi nuelako. Ordutik ona, onartu beharra daukat teknologienganako nire interesa handitzen joan dela. Gainera aipatzekoa da, ezagutu izan ditudan aparailu guztiak pixkanaka eboluzionatzen joan eta orain konplexutasun handiagokoak direla. 

Umetan, teknologiaren inguruko interesik ez nuela diodanean ez naiz gezurretan hari, ez zaizkit adibidez, umetan izan ditudan jostailu-elektroniko asko etortzen gogora, pare bat agian.  Lehena, "Mapa interaktibo" bat izan zen, Idiazabal argitaletxeak argitaratu zuena eta Euskal herriko mendi eta hiriak ezagutzeko balio zuena. Ordu mordoa pasatzen nituen, harekin jolasean. Bigarrenik, ez banitzen ere "GameBoy" edo "Playstation" bezalako jolasen zalea, gabon batzuetan "Nintendo DS" bat oparitu zidaten.

Bestalde, ordenagailuaz gain, nik etxean beti ezagutu izan dut telebista. Umea nintzela nire telebistak 7 kate zituen eta umeentzako marrazki bizidunak euskarazko kate bakarrean ikusten nituen, EITB 1-en. Telebista, gogoan dut oso handia eta pisutsua zela, "ipurdidun" telebista bat zen, kolore beltzekoa. Baina gaur egun, etxe ia gehienetan bezela guk ere telebista aldatu dugu eta oraingo honetan "zapal" bat daukagu etxeko egongelan. Non geratu ote dira garai bateko 7 kate horiek? Orain 20 bat kate ikusteko aukera dut.

Mugikorrari dagokionez, 13 urte bete nituenean oparitu zidaten lehenengoa, nire urtebetetze egunean. LG markakoa zen, internetik gabekoa noski, deitu eta mezuak bidaltzeko erabiltzen nuen eta hori ere neurri oso txikian. Azken 6 urteetan zenbait mugikor ezberdin eduki ditut, eta noski hauen erabilera ere aldatzen joan naiz, hauek eboluzionatzen joan diren heinean. Gauza gehiago eskaintzen dituztenez orain mugikorrek, hauen erabilera ere areagotu dut.

Musikaren  inguruan  asko daukat  kontatzeko. Nire familia  musikan murgildua egon da eta dago. Aitonak trikitia jotzen zuen eta aita ere musikaria da. Beraz, musika oso  garrantzitsua izan da nire etxean.  Honen adibide  dut, oraindik  mantentzen dugula  nire amonaren etxean garai bateko "Biniloa" eta  bere  makina. Ni  jaio nintzenean, gutxi  erabiltzen  bazen ere, nik amonaren  etxean  eduki dudanez umetatik  erabili izan dugu musika entzuteko. 


Bestalde, musikarekin jarraituz, "Cassettea" aipatzekoa iruditu zait. Autoan erabiltzen genituen gehienbat musika entzuteko. Anekdota modura daukat, bertako abesti guztiak bukatzen zirenean, "radio-cassette"-tik atera eta boligrafo batekin birbobinatzen genuela, gaur egun irri egiteko film bateko pasarte bat dirudien arren. Cassette-etatik Cd-tara pasa ginenean, nire inguruan izan zen mugimenduaz eta kezkaz akordatzen naiz, honek,  "radio-cassetea" kentzea ekarri baitzuen, eta Cd-ra egokitutako beste batzuk ipintzea. Ala ere, orain deino, nire aitona bezalako batzuek, oraindik mantentzen dute bere "radio-cassetta" autoan, baita, talde mitikoen Cassetteak ere.

Baina dudarik gabe, niretzat aurrerapenik handiena, Cd-en sorrerarekin batera agertu zen "Discman-a" izan zen. Asko erabiltzen nuen, musika entzutea oso gustuko nuenez, musika kalean entzuteko makina bat zegoela jakiteak benetan pozten ninduen. Aitak, CD zein discmana, biak gordetzeko poltsa berezi bat oparitu zidanez edozein lekutara eramaten nuen nirekin. Leku guztietara eramaten nuen, bai eta lagunengana ere guztiok entzuteko txandaka eta CD-ak elkarbanatzeko. Hauen ondoren, Mp3 bat eduki nuen, hau "brutala" zen, CD-etan baina askozaz musika gehiago sartzen zen, ordenagailutik bertatik musika pasatzeko aukera zenuen eta gainera talde bakoitzarentzat ez zenuen Mp3 bat behar  denak zenituen tresna berdinaren barruan. 

Lehen aipatu dudan moduan, nire aita teknologia zalea da, horregatik dut gogoan, 5-6 urte nituenean nire aitak bazuela Mac ordenagailua. Garai hartan, zerbait arrotza bezala ikusten nuen, ez nekien zer zen, baina egia esan, aitak ere ez zidan hura ukitzen uzten.

Etxean ordenagailua umetatik izan banuen ere Ikastolan LH-ko 5.mailan hasi nintzen ordenagailuekin lehen harremanak egiten. Astean behin, oker ez banago, informatikako klasea edukitzen genuen. Bertan, word, power point eta halako programak erabiltzen erakutsi ziguten. Bestalde, lehen e-maila ere sortu nuen bertan, "kaixo.com"-en bitartez, ez nion erabilera askorik eman. 

Garai honetan hasi zen gaur egun arte iraun duena, ordenagailu gabe ia ezin bizi izatea. Etxean genuen ordenagailua ibiltzen hasi nintzen, Mac bat zen, "ipurdi zabalekoa". Hasiera batean jolasteko ibiltzen nuen, baina, berehala murgildu nintzen "Messenger" izeneko sare sozialean , baita "metrolog" izenekoan ere, argazkiak publikatzeko orrialdean. Urte betera gutxi gora behera, "Tuenti" izeneko sare sozialean murgildu nintzen buru belarri. Gaur egun, unibertsitaterako dudan ordenagailu eramangarri bat erabiltzen dut lanak egin, interneten nabigatu, musika entzun edo eta sare sozialetan, "Facebook-ean" esate baterako, murgiltzeko.

Argi dagoena da, IKT-ekin lotura betidanik izan dudala eta lotura hori handitzen ari dela gero eta gehiago. Hau, IKT-ak gero eta indar gehiago dutelako da. Gainera etengabe ari dira tresna berriak sortzen eta hauek guretzat dudarik gabe erabilgarriak dira. Etengabeko aurrerapen hauek, etengabeko teknologiarekiko lotura ekartzen du. Lotura hau ez da etengo,  handitzen joango da denbora guztian kontrolik jartzen ez badiogu geure buruari.

- Gaur egun zer dakizu egiten tresna teknologikoekin?

Gaur egun, tresna teknologiko berak erabiltzen jarraitzen dut, hori bai, hauek teknologikoki aurreratuagoak daude eta beste hainbat erabilera dituzte. Esaterako, lehen ordenagailua jolasteko erabiltzen nuen, gaur egun, unibertsitateko lanak egiteko eta ikasteko erabiltzen dut, sare sozialetan murgiltzeko erabiltzeaz gain. Lehen hezkuntzan informatikako klasean ezagututako programak erabiltzen badakit. Lanak egiteko adibidez, hainbat programa erabiltzen ditut: Word-a, power-point-a, Ecxel-a, youtube etab. Gerora, Movie Maker, Gmail (emailak bidaltzeko eta jasotzeko), Pig Monkey eta Fotor (argazkiak editatzeko programak) bezalako programak erabiltzen ikasi dut. 

Mugikorra da momentu honetan gehien erabiltzen dudan tresna teknologikoa. Honekin hainbat gauza egiten dakizkit, sare sozialak (Facebook eta Washapp), Youtuben bideoak ikusi, Interneten nabigatu eta beste hainbat aplikazio erabiltzen.

Bestalde, mugikorrak argazkiak ateratzeko aukera ematen badit ere, askozaz nahiago dut argazki kamera. Honen erabilera ere kontrolatzen dut eta argazkiak ateratzen eta hauen editazioan eta muntaian ere ongi moldatzen naiz. 


- Benetan pentsatzen duzue prest zaudetela etorkizuneko irakasle konpetente bat izateko mundu digitalean? 

Egia esateko nire burua prest ikusten dut etorkizunean irakasle lanetan hasten naizenean, IKT-ekin lanean aritzeko. Irakasle konpetente bat izango naizela uste dut mundu digitalean.

Lehen hezkuntzan, erabili izan ditugu IKT-ak eskolako arloren bat ikasterako orduan. IKT-ek hainbat aukera ematen dizkigute, adibidez Joko interaktiboak. Joko interaktibo hauek eskuragarri dauzkagunez, nire burua prest ikusten dut hauek neureganatu eta ondoren ikasleei azaltzeko eta erakusteko. IKT-ek eskaintzen dizkiguten beste aukera batzuk, aurkezpen interaktiboak egiteko aukera da,  arbel digitala erabiliz edo bideoen bitartez adibidez. 

Bestalde, interneten nabigatzen ere erakutsi dezaket, beti ere modu seguruan eta ahalik eta probetxu handiena ateraz dauzkagun baliabideei. Baita, Word-a, Power Point-a, Google-a etab erabiltzen ere erakutsi dezaket, modu sinple eta argi batean. 

Baina irakasle bezala, nire helburu nagusia izango da, ikasleei argi uztea, norainokoa izan daitekeen teknologiek sorrarazten duten dependentzia eta iadanik gaur egun duguna nolakoa den aldi berean. Dependentziaren fenomeno hau ez da urruna, jende askok ezin baitu aparailu teknologikorik gabe bizi gure inguruan. Beraz, laburbilduz, IKT-en alderdi positibo zein negatiboak landuko nituzke neure ikasleekin.



- Hemen duzue nire teknografia ikusgai: 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina