MUNDU DIGITALAREN HAUSNARKETA ETA KONPETENTZIA DIGITALA
What`s on your mind? eta Avoidance
Gaur izan dugun klasean, bi bideo ikusi ditugu eta ondoren hauen inguruan hausnartu eta eztabaidatu dugu. Ateratako ondorioak eta hausnarketak izango ditugu hizpide atal honetan.
Lehenik, What`s on your mind? izenburupean dagoen bideo ikusi dugu. Bertan, protagonista gizonezkoaz duen facebookarekiko lotura estua ageri zaigu.
Jarraian ageriko zaizuena hobeto ulertzeko, hemen uzten dizuet bideoa zuek ere ikus dezazuen:
Bideo ikusi baduzue, ohartuko zineten ez dela oso luzea, baina bere edukia oso interesgarria da.
Bertan ageri den gizonezkoak ikusten dugu, obsesio moduko bat duela facebookarekin. Denbora guztian ari da argazkiak igotzen eta argazki bakoitzak jasotzen dituen "Like" guztiak begiratzen eta beste batzuen argazkiekin alderatzen.
Segituan konturatzen gara ordea, sare sozialean ipintzen duen "errealitate" hori tapatu egiten duela. Hau garbi ikusten dugu, mendian agertzen den argazkia autoaren paretik atera duela ikusten dugunean edo alkohol botila bat eskuan duela azaltzen denean, baina, errealitatean bere edanda autoan negarrez ari denean.
Bideo hau ikusita konturatzen zara ez dela fikziozkoa. Gizon honen antzera jende askok emate dute bere bizitzaren berri kontrolik gabe. Beste era batera esanda, beharra sentitzen dute sare sozialetan egiten duten guztia azaltzeko eta besteei jakinarazteko. Egia da kasuak eta kasuek daudela egoera hauetan. Mugak norberak jartzen ditu, baina kasu askotan ez da erraza. Nola jakin ze argazki den egokia eta zein ez sare sozialetan jartzeko?
Nik uste argazki hauek igotzerako orduan, ez dugula argazkiaren zergatian pentsatzen, besteek zer pentsatuko dutenaren arabera igotzen ditugu argazki batzuk edo beste. "Zenbat "Like" edukiko ditut, "inbidia pasa araziko diet oporretako argazki hau igotzen badut" edo kasurik mugakoenean "Argazkiko pertsonen artean ni ondoen azaltzen naizena igoko dut". Horrelako jarrerak muturreko kasuetara eramaten gaituztela dirudi, baina gaur egun jende askoren jarreraren adibide dora, zoritxarrez
Besterik gabe esan, sare sozialetan jartzen duguna kontrol batekin eraman beharko genukeela, hau da, burua erabiliz eta egokiak diren argazki edo bideoak aldez aurretik begiratuz eta egin ditzaketen kalteak aurreikusiz.. Hau lortu ahal izateko, ezinbestekoa izango da umetatik kontzientziazio plan bat eratzea bai etxeetan bai eskoletan eta hauek martxan jartzea mundu digitalak dakartzaten arriskuez ohartzeko eta hauek arduraz erabili ditzaten etorkizunean. Horrela bakarrik lortuko genuke muga batzuk ezartzea eta mundu digitalek egin dezaketen mina galaraztea.
Bideo honetan hainbat egoera ikusi ditzakegu. Batetik, lanik ez eta oraindik gurasoen etxean bizi den gizonezko bat. Eguna ordenagailuan pasatzen du eta gauez "PlayStation-en" jolasten aritzen da. Gurasoen kontura bizi da eta ez dirudi asmo handia duenik lana bilatzeko. Bestetik, bulego batean buru belarri eta teknologiaz inguratuta lanean dabilen dabilen emakume bat ageri zaigu. Bulegoan dagoela, bere amak telefonoz deitzen dio bi aldiz, baina, ez, ez da gai lana minutu batez utzi eta zaharren egoitza batean dagoen amari erantzunik emateko . Ondoren, elkarri hitz bat bera ere egiten ez dion bikote bat dago, hain zuzen hitz egin beharrean aparailu teknologikoekin daudelako etengabe. Eta azkenik, bere burua printzesa modura eta bere inguru perfektutzat duen neska bat ageri zaigu.
Eta, printzesaz bere burua duen neskaren kasuan, esan dezakegu, umetan filmetan edo liburuetan kontatzen zaizkigun printzesen ipuin batean bezala dagoela. Berean bakarrik pentsatzen du, itxura fisikoan, ez zaio ingurukoa axola. Hau garbi ikusten dugu, kalean dagoen eskale bat printze baten modura interpretatzen duenean. Kasu honetan neska honek ez du errealitatearen inguruko ideiarik ez interesik ere. Baina, amaieran ikusten da, mundu perfektu hori ez dela erreala eta itxuraz bakarrik fidatzea alferrikakoa dela.
Laburbilduz, Gaur egun teknologiek sortzen duten isolamenduaren inguruko kritika bikaintzat joko nuke bideo, zertan pentsatu ematen eta errealitatea azaltzen duelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina