2016(e)ko urtarrilaren 10(a), igandea

PORTAFOLIOA

1.saio praktikoa:

Saio hau blog bat zabaltzeko erabili genuen. Lauhilekoan zehar egingo genituen lanak bertan txertatzea zela asmoa azaldu ziguten, horrela bakoitzak blog bat ireki genuen gure e-maileren bitartez eta lehendabiziko sarreran, aurkezpen txiki bat egin genuen gure informazioa ipiniz. 


2.saio praktikoa:

Teknografia, IKT-ekin izan dugun esperientziaren inguruko lanketa bat begin genuen. Planteatutako jarduera, bideo bat eratzea zen gun ezarritako helburu bat argitara ateratzen zuena, argazkia sekuentzia baten bidez, ahalik eta hito gutxien erabiliz.  Nik ezarritako helburua zera izan zen: Teknologiak aurrerapen ugari eman dituela denok dakigu azken urte hauetan, horregatik uste dut, garai erabakigarri bat izan dela. Guk beti ezagutu izan dugu etxean, telebista, telefonoa, ordenagailua, musika aparailua etab eta hauen guztien berrikuntzak gertu-gertutik bizi izan ditugu. Honekin guztiarekin zera esan nahi izan nuen, aurrerapen ugari bizi izan ditugula eta hori bizitzeak abantaila ugari ekarri dizkigula, orainaldirako bai eta etorkizunerako ere. Baina aldi berean, beraiekiko dependentzia sorti digutela neurri haundi batean, hau da, dependentzia honek orduan eta estuago lotsen gaituela, teknologien aurrerapenarekin batera. 

Behin gure helburua finkantuta, hausnarketearako bidden zabalduko zaten 3 gladera plateatu zizkiguten: 

-  Zein izan da zuen esperientzia eta ibilbidea IKT-ekin?

-  Gaur egun zer dakizu egiten tresna teknologikoekin?

- Benetan pentsatzen duzue prest zaudetela etorkizuneko irakasle konpetente bat  izateko mundu digitalean? 

Hausnarketa burutu eta honekin batera teknografia amaituta guztia bigarren sarrera batean jarro genuen, ikaskide zein irakasleekin elkarbanatzeko. 


1.saio teorikoa:

Aste berdinea, IKT-etako saio teorikoan,  bi zatitan banatu genuen. Lehen zatian, Big Bang data proiektuari buruz hitz egin genuen eta bigarrenean berriz, "La Promesa Digital" bideoa ikusi.

Big Bang Data proiektuaarteetatik hasita, politika, ikerketa berrikuntza eta parte-hartzearen inguruan dauzkagun milaka datuen fenomenoan murgiltzen den proiektua dela esango genuke labur. Konpetentzia  Digitalen   gaia lantzen jarraitu jarraitzeko,  "La Promesa Digital" izeneko bideoa ikusi genuen.  Zibernetikaren  iraultzak  mundu  berri baten  etorrera  zirudiena eta  aukera anitzeko  errealitate alternatibo   bat hitzematen  zituen duela  25 urte. Baina, hitzemate horretatik  harat ,  benetan  gertatutako  aldaketak eta  hauek  hartutako   norabideak azaltzen dira bideoan zehar. 

Hau gin ondoren "Konektatu gabeko bizitza; argazki sekuentzia" jarduera proposatu zitzaigun, bertan taldeka, 8 argazki bildu behar genituen, non azaltzen ziren argazkiak, konektatu gabeko bizitzaren ingurukoak ziren. Argazkiarekin batera hausnarketa txiki bat begin bear genuen. Eta azkenik guztia borobiltzeko argazki sekuentziarekin bideo bat. 

Guztia azalduz sarrera bat buret genuen, blogeko saio teorikoko alderdian. 


3.saio praktikoa:

Mundu digitalaren hausnarketa eta konpetentzia digitalen inguruan hitz egin genuen. Horretarako, hasteko, bi bideo ikusi genituen: What`s on your mind? eta Avoidance.


Lehenengo bideoak, sare sozioalen inguruan degun obsesioaz eta hauek sor ditzazketen arazoez hitz egiten digu, gizonezko baten adibidea eredu jarriz. Bigarren bideoan ordea, teknologiek  ekar  ditzazketen isolamendu egoeren inguruko kritika  bat egiten du.  Bideoko  protagonista, nahiago dute teknologikoei konektatua egon, mundi errealarekin harremanetan egon baino. 

Bideoak ikusi ostean, ikasgelan bertan eztabaidatu genuen honen inguruan eta eztabaidan hitz egindakoarekin hirugarren sarrera bat idatzi genuen. 



4.saio praktikoa:

Aipatu bezala, bigarren saioan, gure bizitzan teknologiekin izan genuen esperientzien inguruko teknografia bat begin genuen. Ondoren, irakasleak, ikasle guztien teknografiak bilduta hainbat ondorio atera zituen: Alderdi fisikoaren galera, ume txikiak mugikorrak maneiatzea biologikoa ote den, teknologiak generoa ote duten eta aparatu teknologikoek ekar ditzaketen arriskuak. Lau alderdi hauek aipatu ondoren, ikasgelan ezabaidatu eta hausnartu genuen hauen inguruan, gure iritzia emanez eta azkenik, guztiari soluzio bat plateatu genion, honako hau alegia: Deskonektatzeko modu bakarra dirudik ez izatea zela esan genuen, hain zuzen, egunerokotasunean uneoro erabiltzen ditugulako, etxean, lanean, baita denbora librean ere Dirudik gabe ezin erosi aparailurik. Amaitzeko, kontrolpean bizi garela iruzkindu genuen, kalean, autobusetan zein leku publikoetan grabagailuak ditugulako.

Hau guztia kontutan hartuta laugarren sarrera bat igo genuen blogera.


2.saio teorikoa:

Aste honetako saio teorikoan, Amara Berri Eskolako, Lehen Hezkuntzako IKT-ko iraskale den Amando-ren bixita jaso genuen Unibertsitatean. Hasiera batean, beraien eskolako metodologiarekin bat eginez, ikasgelak txokoka dauzkatela antolatuta aipatu zuen eta istema hau erabiltzearen helburuak bi zirela: Egiten diren lanei zentzua eta irteera bat ematea eta IKT-en mundua sakontzea. 

Informazio honen ondoren, eskola hedabide bakoitza aztertuko genuen banan-banan. Amara berri telekista, amara berri irradia eta txiki-web.

Benin Amando-k informazioa guri elarazita guk galderak egiteko momentua iritsi zen, hortelã gure intereseko alderdiaetan sakontzeko aukera izan genuen. 

Jasotako informazio gutzia blogean txertatu genuen, blogeko atal teorikoan bigarren sarrera, bat, gainontzekoekin elkarbanatzeko, interesa eduki zezakenaren esku jarriz.

5.saio praktikoa:

Zer da konpetente izatea? galdera planteatu zigun irakasleak eta gusten arrean erantzuten saiatu ginen. Adostasun batera iritsi ginen esatean, konpetente izatea ez dela soilik gai batean asko jakitea edo abila izatea. Konpetente izatea da, zerbaiten inguruan jakin baina hori beste pertsona batzuei adierazteko gai izatea. Hau da, dominatzen dugun gai horren inguruan mugitzen jakitea eta hau transmititzeko gai izatea testuinguru ezberdinetan. Adibide bat, teknologiak dituzten mugez jabetzea eta muga horiek non dauden besteei azaltzeko gai izatea izango litzateke. 

Eztabaida honen ondoren bideo bat ikusi genuen "¿Qué es la competencia digital?", las Tic en las escuelas". Manuel Area-k zuzentzen suena hain zuzen eta Konpetentzia digitalen laburpen txiki bat eskaintzen digu, baita, konpetentzia hauek eskolan nola landu ere. 

Bideoan esandakoa guk aurretik eginiko hausnarketan ateratako ondorioekin alderatuta, bostgarren sarrera idatzi genuen. 



6.saio praktikoa: 

Konpetentzia Digitalen gaiari amaiera emateko, Jordi Adell-en bideo bat ikusi genuen. Bertan, Konpetentzia Digitalak zer diren azaltzen du. Konpetentzia digitala elementu ezberdinetan banatzen du Adell-e: 

Konpetentzia informazionala: Informazioarekin lan egiteko beharrezkoak diren gaitasun eta ezagutzen multzoa da.

Informatika edo  aparailu teknologikoen erabilera: ordenagailuaz gain, bideo-kamera, e-book-ak, arbel digitalak, gps-ak edo gure inguruan dugun beste edozein gailu, era egokian erabiltzeko gai izan  behar dugu.

Alfabetizazio anitza: Gaur egungo munduan eta gizartean  ez gara bizi testu idatzietan oinarrituta. baita gizarte audiobisual batean ere. 

Konpetentzia kognitibo generikoa: Informazio asko dugu eta informazio iturri asko topatu ditzakegu, baina ba al dakigu kritikoak izaten? eta informazioa aukeratzen?  eta azkenik, ba al dakigu informazio hori ezagutzan bihurtzen?  Gai hauekin dago lotuta konpetentziaren elementu hau. Gainera, konpetentzia guztien parte da.

Herritartasun digitala: Benetako errealitatea eta mundu digitala nahasten diren munduan bizitzeko prestakuntzan oinarritzen da.

Azkenik aipatzen du, eskolak lanketa bat egin beharko lukeela honen inguruan, gailu hauek segurtasunez erabiltzen irakatsi ikasleei, legediaren barruan jokatzen eta beraien eskubideak ezagutzen. 

Behin bideoa ikusita, gaia borobiltzeko, "Eskola 2.0" proiektuaren  Pdf-ari ikustalditxo bat eman genion. Pdf honetan, IKT-ko irakasle konpetente bat izateko dominatu beharreko konpetentziak aipatzen dira. Aipatu eta ikusitako guztiarekin seigarren sarrera burutu genuen.


Eskola 1.0,  2.0 eta 3.0 Web-guneen arrean ezberdintasunak ere ikusteko aukera eduki genuen, egelan zintzilikatuta zeuden artikuluen bidez. Esaterako, lehenengoa, informazioa bilatzeko tresna modura bakarrik ibili zitekeen. Bigarrena berriz, informazioa bilatzeaz gain, edukiak konpartitzeko, informazioa berria sortzerakoan kolaboratzeko eta hauek zabaltzeko erabili daiteke eta azkenik, Web 3.0-an berriro ere  jakintsuek idatziko dutena izango da, 1.0 bezala. 

7.saio praktikoa: 

Iraskale konpetente bat zer den ikusi ondoren, IKT-ekin lotutako praktika pedagogiko onak lortzeko printzipioetaz hitz gein genuen. "Buenas prácticas con TIC a través de Webquest" izeneko testuan,  IKT-en irakasgaian egiten den esperientzia hezitzaile bat eskaintzen digu, non ageri diren, irakasle eta ikasleek jarraitzen dituzten pausuak ariketa hau egiterako orduan. Asmoa, IKT-en erabilerarekin hasten den ariketa, kontzeptuak era globalago batean eta diziplinarteko batean barneratzen jarraitzean amaitzea da.

Praktika on baten helburuez hitz geiten du lehendabizi eta ondoren ariketa hauen bitartez ikasleek hainbat konpetentzia bereganatzen dituztela aipatzen du. Oinarrizko lau ikaskuntzekin dute zer ikusia: izaten ikastea, jakiten ikastea, egiten ikastea eta bizikidetza. Azken hauekin hainbat konpetentziekin lotzen direla aipatzen du.

Behin lantzen diren helburuak eta konpetentziak aipatuta, kontestuaren aipamena egiten du. 47 urte martxan daramatzan ikaskuntza esperientzia hau, hirigunetik 15-km-ra aurkitzen den tamaina txikiko zentro batean egiten da, matrikulatutako ikasle eta irakasle oso mugatuak dituen zentro batean, hain zuzen. Zentro honek, IKT-ekin lehen kontaktua "Los ordenadores en el aula" izeneko proiektu baten bitartez eduki zuten. Bertako irakasleek ez daukate IKT-ekiko ikasketa berezirik, formazio autodidaktiko bat daukate, interes propioarengatik. 

Hau guztia ezaugarri zehatzagoekin azalduz sarrera bat idatzi genuen gure iritzia barne zuela. 


3.saio teorikoa:

Adunako Eskola txikiko irakasle den Iñaki Pagolaren bixita izan genuen. Iñaki Ingeleseko irakasle eta IKT-en arduraduna da eta beraien eskolaren ezaugarriak eta batez ere IKT-ekin duten lotura azaltzera etorri zen. 

Eskola erabat digitalizatuta dago eta maila aurreratuan gainera, hain zuzen proiektuka egiten dute lan testu libururik gabe. Saiatzen dira dohako software-ak erabiltzen eta hauek eskaintzen dituzten abantailak gutiz aprobetxatzen. Lan egiteko moduari begira, Google Apps-ak erabiltzen dituzte. guztiak dohakoak dira eta ikasketa prozesua praktikoagoa egiten laguntzen dute. Hauen bitartez, Adunako eskola txikiak, beste herri batzuetako eskola txikiekin modu aktiboak harremana mantentzen du.

Iñaki Pagola ingeleseko irakaslea dela aipatu dut eta aldi birean IKT ardueraduna, hortaz bi alderdi hake uztartzen dituzte ingelesa lantzerako orduan. Saiatzen dira ikaskuntza dibertigarria egiten, askozaz hobeto ikasten dute ondo pasatuz eta gustuko dituzten moduan eginez gainera. 

Hitzalidian jasotako informazioa guztia blogean zintzilikatu genuen kontzeptu mapa batekin batera sarrera bat osatuz eta horrela, saio teorikoei amaiera emanez. 


8.saio praktikoa: 

IKT-ko azken saioan, Aingeru izan genuen lehen aldiz gidari. Zenbait bideo ikusteaz gain, hainbat gaien inguruko gogoeta ere egin genuen, taldeka zein bakarka. "Kartzela perfektua" -ren diseinuaz hitz ein genuen, kartzela hau, interneten metafora bezala hartu dezakegu. Bertan nabigatzen hari garela edo ez, etengabe izaten gara zelatatuak eta gu ez gara konturatzen momentu zehatzaz. 

Ondoren, zelatatzaileak daudela eta nolabait hauek zetatzen gaituztela aipatu genuen eta taldeka taula bat osatu genuen, zelatatzaileak eta hauek zetatzeko moduak aipatuz. Gero, guztien artean taula komun bat osatu genuen ikasgela guztian aipatu zirenak bilduta.  Hausnarketa egin eta taula osatu ostean, bideo bat ikusi genuen ¿Por qué me vigilan si no soy nadie? (Marta Peirano) izenekoa hain zuzen. 

Saioaren bigarren zatian, aurretiaz hausnartutako taula oinarri hartuta, guk ZETATUET, ZELATATZAILEEN aurrean hartu ditzazkegun erresistentziei buruz hitz egin genuen, talde txikitan. Ondoren guzti honekin, taulari hirugarren zutabe bat gehitu genion. Ondoren, "Las redes y los datos: una perspectiva crítica" bideo ikusi genuen. 

Sajona hitz egindako guztiarekin sarrera bat osatu genuen blogean. Jasotako informazio guztiarekin gogoeta bat gehitu genion sarrerari, horrela iritzi propioa gehituz.


DISEINATUTAKO JARDUERA: KALKULU ORRIAK

7.saioan, IKT-ekin lotutako praktika onei buruzko lanketa bat burutu genuen. IKT-ekin lotutako zenbait tresnen lanketa izan zen azken lana praktikaldira joan aurretik hortaz. Horretarako, talde bakoitzak tresna hauetako bat hautatu zuen honen inguruan lanketa bat egiteko. Aukera horien artean, sare sozialak, geolokalizazioa, foroa, bideo konferentziak, wikia, kontzeptu mapak besteak beste. 

Nik eta nire taldeak, OlatzNaiara, Mirari eta Ainhoak, hain zuzen, Kalkulu Orriak, Excela, aukeratu genuen, honen inguruan informatu, lanketa bat egin eta ondoren gure ikaskideentzako jarduera bat diseinatzeko. Lanean, hasiera batean, Excelaren inguruko informazio orokorra ematen dugu, zer den, zertarako balio duen, dauden programa motak... Ondoren, 5 ariketa planteatzen ditugu, Excelaren erabilera ikasteko nolabait: taulen eraketa, bataz bestekoak, maximoak eta minimoak, grafikoen eraketa etab. Gainera, ariketa hauen barneratzea errazteko, "tutorial" moduko bideo batzuk zintzilikatu ditugu Youtuben, non azaltzen ditugun ariketa hauek pausuz-pausu nola egiten diren.
 
Diseinatu genuen jarduera gelakiden esku jartzeko, blogean sarrera bat idatzi genuen. Gure kasuan, sarren issuu delako programaren bidez txertatu genuen manual modulo liburu bat similatuz. 

2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

DISEINATUTAKO JARDUERA: KALKULU ORRIAK

DISEINATUTAKO JARDUERA: KALKULU ORRIAK

IKT-ekin lotutako zenbait tresnen lanketa izan zen azken lana praktikaldira joan aurretik. Horretarako, talde bakoitzak tresna hauetako bat hautatu zuen honen inguruan lanketa bat egiteko. Aukera horien artean, sare sozialak, geolokalizazioa, foroa, bideo konferentziak, wikia, kontzeptu mapak besteak beste. 

Nik eta nire taldeak, Olatz, Naiara, Mirari eta Ainhoak, hain zuzen, Kalkulu Orriak, Excela, aukeratu genuen, honen inguruan informatu, lanketa bat egin eta ondoren gure ikaskideentzako jarduera bat diseinatzeko. Lanean, hasiera batean, Excelaren inguruko informazio orokorra ematen dugu, zer den, zertarako balio duen, dauden programa motak... Ondoren, 5 ariketa planteatzen ditugu, Excelaren erabilera ikasteko nolabait: taulen eraketa, bataz bestekoak, maximoak eta minimoak, grafikoen eraketa etab. Gainera, ariketa hauen barneratzea errazteko, "tutorial" moduko bideo batzuk zintzilikatu ditugu Youtuben, non azaltzen ditugun ariketa hauek pausuz-pausu nola egiten diren.

Honako hau duzue aipatu berri dudan lana:

2015(e)ko urriaren 26(a), astelehena

DATUEN KONTROLA ETA SALMENTA

DATUEN KONTROLA ETA SALMENTA

IKT-ko azken saioan, Aingeru izan genuen lehen aldiz gidari. Zenbait bideo ikusteaz gain, hainbat gaien inguruko gogoeta ere egin genuen, taldeka zein bakarka. Ondoren jarriko dizuet saioan aipatutakoa eta egindako ekarpenen inguruko gogoeta:


Jeremy Bentham filosofo, jurista eta erreformatzaileak,  "Kartzela perfektua" deiturikoa diseinatu zuen. Kartzela honek, forma zilindrikoa zuen. Bertan, kontrol dorrea (zelatatzaileak) erdian aurkitzen da eta presoak (zetatuak) dorre honen inguruan pilatzen dira buelta guztian zehar, eskuinean argazkian ikusi daiteken modura.

Kartzelaren erdian dagoen dorretik, zelatatzaileek guztia kontrolatzen dute. Presoen gela guztiak ikusten dituzte, gainera hauetan, leiho handi bat dago kanpotik sartzen den argiak hobeto ikusten lagun diezaioten zelatatzaileei.

Baina guztietan bereizgarri garrantzitsuena zera da; Presoek, hau da, zetatuek ez dituztela zelatatzaileak ikusten, beraz, ez dakite zein momentutan daude zelatatuak eta zein momentutan ez. 

Kartzela hau, interneten metafora bezala hartu dezakegu. Bertan nabigatzen hari garela edo ez, etengabe izaten gara zelatatuak eta gu ez gara konturatzen momentu zehatzaz. Hau da, interneten nabigatzen hasten garen momentutik, guk bertan egiten duguna, sartzen dugun informazioa, egiten ditugun bisitak, erosketak...lainoan geratzen dira zintzilik, hor nonbait. Gure datuak , gustuak, zaletasunak, oporretara joango garen lekuak, noiz, nola, zeinekin.....hori dena uzten dugu zelatatzaileen esku. Ez dute, tresneria edo baliabide beharrik, guk geuk ematen baitizkiegu dohainik.

  • 1. zatia
ZELATATZAILEAK daude, ZETATUAK nola sentitzen gara?

Denok pentsatu izan dugu noizbait, interneten nabigatzen hari garenean zelatatuak izan gaitezkeela. gure informazio pertsonala eta bizitzak hartzen ditugu bertan eta badakigu informazio guzti hori ez dela ezabatzen eta hor nonbait geratzen dela. Baina ez da interneten soilik gertatzen zelata hau, eguneroko bizitzan ere une oro gaude zetatuak egiten dugun ekintza gehienetan. 

Baina, zein ote dira zelatatzaile hauek, ikus dezagun: 


NORK?
NOLA
Google Datu pertsonalak
Whatsapp-eko ordua Konexioaren azterketa
Zerbitzuetako kamerak Gure mugimenduak
Egela Nabigazioaren kontrola
Banketxeak/kreditu txartela (bestelakoak) Datuen kontrola
GPS edo geo lokalizazioa Posizionamenduaren kontrola
Web- kamera (drone) Sartu daitezkeelako
Sare Sozialak Datuak, noiz konektatu
Wifia
Konpainia telefonikoa Lokalizazioa, erabilerak


Hausnarketa egin eta taula osatu ostean, bideo bat ikusi dugu ¿Por qué me vigilan si no soy nadie? (Marta Peirano) izenekoa han zuzen. 

Hemen uzten dizuet ikusi nahi izan ez gero:



Bideoan, TEDx Madrid-en Marta Peiranok emandako hitzaldi bat ageri da. Laburki esanda, Martak aipatzen du, guztiok dakigula zelatatuak izaten garela gure tresna teknologikoen bitartez, baina, ezer txarra egiten ez dugunez seguru sentitzen garela. Abisu bezala dio, oso garrantzitsua dela sarean gure intimitateaz kezkatzea eta hau zaintzea. 

  • 2. zatia
Saioaren bigarren zatian, aurretiaz hausnartutako taula oinarri hartuta, guk ZETATUET, ZELATATZAILEEN aurrean hartu ditzazkegun erresistentziei buruz hitz egin dugu talde txikietan . Ondoren guzti honekin taulari hirugarren zutabe bat gehitu diogu. 



NORK?
NOLA
ERRESISTENTZIA
Google Datu pertsonalak Datuak asmatzea, “cookie” erabilerari ezezkoa eman; Ctrl, Shift N emanda nabigazioa segurua hasi...
Whatsapp-eko ordua Konexioaren azterketa Tik bikoitza kendu, ordua kendu, profileko informazioa kontaktu batzuen esku soilik...
Zerbitzuetako kamerak Gure mugimenduak ...
Egela Nabigazioaren kontrola Pertsona batek besteei irakurgaiak pasatzea; beti irekita edukitzea
Banketxeak/kreditu txartela (bestelakoak) Datuen kontrola Ahalik eta gutxien erabiltzea; esku dirutan ordaintzea
GPS edo geolokalizazioa Posizionamenduaren kontrola Kentzea
Web- kamera (drone) Sartu daitezkeelako Estali kamera
Sare Sozialak Datuak, noiz konektatu Argazkiak ez etiketatu,
Wifia
Wifi publikoak ez erabili
Konpainia telefonikoa Lokalizazioa, erabilerak “Modo avión” jarri


Ondoren, "Las redes y los datos: una perspectiva crítica" bideo ikusi dugu. Bertan esan eta aipatzen dena jarraian duzue ikusgai, baita bideoa ere: 




Bigarren bideo honetan, guretzat hain ezagunak zein ezezagunak diren sare sozial, programa, software eta plataformei buruz hitz egiten digu (Wikipedia, Facebook, twitter, Espora, RSS, Adblock...).  Hauek zer diren eta dituzten arrisku zein onurak aipatzen dizkigu. 

Gogoeta

Bideo hauek eta hausnarketa hauek egin ostean, konturatu naiz benetan zenbat kontrolatzen gaituzten, uneoro izaten garela zetatuak  eta honek beldur pixka bat sorrarazi dit. Behin informazioa edo datu bat sartzen duzunean interneten, horiek etengabe mugitzen dira sarean zehar, hau da, guk geuk errazten diegu bide hori modu errazean kontrola gaitzaten. Baina ez soilik sarean, zerbitzuetako kamerekin, kreditu txartelekin, GPS-ekin... ere kontrolatuak gaude. Guk egiten dugunez neurri batean kontrol hau posible, bai hartu ditzazkegu hainbat prebentzio neurri kontrol hau ez dadin hain zehatza izan. Neurri batean, posible dugu informazioa edo datu pertsonalak ez sartzea, edota adibidez, kreditu txartelarekin ordaindu beharrean diruz ordaintzea...Saio honen ondoren, badakit neurri hauek hein handi batean kontuan izango ditudala (aurretik jarri dugun taula) eta martxan jarriko ditudala.

Bestalde, kontuan izan behar dugu, bizi garen gizarteak ez digula neurri hauek bere osotasunean betetzen uzten, ezin baitzara zerbitzuetako kamerez ezkutatu etengabe edo gure kasuan Egelan sartu gabe egon. 

Bukatzeko aipatu, irakasle izango naizenez, zelatatzaile hauen berri eta hartu ditzazkegun neurrien berri emango diedala nire ikasleei ezer baina lehen. Edozein akzioa egin aurretik benetan egiten dutenaz pentsa eta posible bada hau ahalik eta modu seguruenean egin dezaten. Honetarako, baliagarri iruditzen zaizkit saio honetan erabilitako bideo eta hausnarketak.








2015(e)ko urriaren 1(a), osteguna

IKT-ekin lotutako praktika pedagogiko onak lortzeko printzipioak "Buenas prácticas con TIC a través de Webquest"


IKT-ekin lotutako praktika pedagogiko onak lortzeko printzipioak

"Buenas prácticas con TIC a través de Webquest"

Testu honek, IKT-en irakasgaian egiten den esperientzia hezitzaile bat eskaintzen digu, non ageri diren, irakasle eta ikasleek jarraitzen dituzten pausuak ariketa hau egiterako orduan. Asmoa, IKT-en erabilerarekin hasten den ariketa, kontzeptuak era globalago batean eta diziplinarteko batean barneratzen jarraitzean amaitzea da. 

Honako hauek dira praktika on baten helburuak:
  • Ikaslearen bakarkako lana sustatzea
  • Berdinen arteko kolaborazioa indartzea
  • Informazioa bilatu eta honen hautaketa egiteko gaitasuna
  • Ariketan ikasleen parte hartzea-lortzea
  • Kontzeptu berriak ulertu eta ezagutzea
  • Sarean nabigatzeko eta ariketak egiteko trebetasunak eskuratzea
Bestalde, ariketa hauen bitartez ikasleek hainbat konpetentzia bereganatzen dituzte. Oinarrizko lau ikaskuntzekin dute zer ikusia: izaten ikastea, jakiten ikastea, egiten ikastea eta bizikidetza. Azken hauek hainbat konpetentziekin lotzen dira.

Batetik, Konpetentzia komunikatiboa dugu; hemen hainbat elementu sartzen dira: Ikasleak elkarren artean komunikazio garbi bat eduki behar dute laguntza eskatzeko,  informazioa era txukun batean pasa elkarri, elkarrizketetan parte hartu, entzuteak duen garrantziaz ohartu, azalpen garbiak eman, beste komunikazio era batzuk ezagutu, ordenagailuarekin lan egin eta honen oinarrizko funtzionamendua ezagutzea.

Bestetik, IKT-en konpetentzia dugu; ikasleek konpetentzia honekin lan egiteko beharrezkoa izango dute, Internet erabiltzen jakitea, URL-a erabiliz Web orrietan murgiltzen eta gustukoenen zerrenda bat egiten jakitea, informazioa zehatza bilatzaileak erabiltzea eta entziklopedia bezalako tresnetan kontsultak egitea. 

Azkenik, Giza eta hiritartasun konpetentzia dugu; Ikasleek beharrezkoa izango dute, gizarte demokratiko, plural eta aldakor batean modu parte hartzailean harremantzen eta bizitzen jakitea. Hau da, ikasleak nahiago izan behar du parte hartzea albo batera geratzea baino.

Behin lantzen diren helburuak eta konpetentziak aipatuta, kontestuaren aipamena egingo dugu. 47 urte martxan daramatzan ikaskuntza esperientzia hau, hirigunetik 15-km-ra aurkitzen den tamaina txikiko zentro batean egiten da, matrikulatutako ikasle eta irakasle oso mugatuak dituen zentro batean, hain zuzen. Zentro honek, IKT-ekin lehen kontaktua "Los ordenadores en el aula" izeneko proiektu baten bitartez eduki zuten. Bertako irakasleek ez daukate IKT-ekiko ikasketa berezirik, formazio autodidaktiko bat daukate, interes propioarengatik. 

Honek, "Medusa" izeneko proiektu batean parte hartzera eta ikasgeletan IKT-ak erabiltzera bultzatu zituen. Praktika, ingurunean eta hizkuntzaren ezagutzan oinarritzen da eta  Lehen Hezkuntza 3 eta 4. mailetan jarri zen martxan. 

Adibide gisa, ariketa puntual bat: 17 ikasleek hartu zuten parte informatikako ikasgela batean edo medusa deituriko ikasgelan, internet beharrezkoa baitzuten ariketa egiteko. Zehatzago esanda"Zer pasatu zen ni jaio nintzen egunean", Webquest-a erabili zuten.

2 edo 3 ikaslek osatutako taldeetan egin zuten ariketak hainbat zati zituen:
  • Bere taldekideen eta hauen gurasoen izenen esanahia bilatzea, honetarako wikipedia erabil zezaketen. 
  • Jaio ziren urte edo egunean gertatu ziren bost gertakari garrantzitsu bilatzea. Honetarako Webquest-a jo eta bertan aurkitzen ziren esteketan begiratu behar zuten.
  • Bilatutako informazioa guztiarekin PowerPoint bat eratu behar zuten. Ondoren, ikaskideei erakutsi eta azaldu ikasgelan eta hau buruzko hausnarketa bat egin. 
Ariketa egiten hari diren bitartean, irakaslea talde guztietatik pasatzen da laguntza behar izango balute, baina ikasleek beraien artean ere laguntzen dira. Horrela lehen ariketa garatzen joaten da; ondoren, bigarren zatiarekin hasten dira, hau da, beraien jaiotza egunean edo urtean gertatutako bost gertakari bilatzea. Honetarako, Webquest-aren beharra izango dute, bertako estekak erabiliz alegia. Ikasle batzuk autonomoagoak direnez, beraien kabuz bukatzen dute ariketa egiten esteken beharrik gabe. Beste batzuk ordea, irakaslearen laguntzaren beharra dute ariketa bukatzeko. Ariketa honetan, informazioa bilatzeko ordenagailua, interneta eta Webquest-a erabiltzen dituzte ikasleek eta koaderno batean ariketa idazten dute.

Praktika egoki bat lortzeko, beharrezkoa izango da, internet-eko konexioa duen ordenagailu bat eta baita, aukera anitzeko softwarea.

Praktika egokia garatzerako orduan, zailtasun batzuk sor daitezke. Zailtasunek aspektu teknikoekin dute zer ikusia, hau da, ordenagailua geldoa eta memoria gutxikoa izatea, internet-eko konexio urria, nabigazioa mantsoa. Hainbeste ordenagailu batera erabiltzeak soinu handia sor dezakeenez, desatsegina izan daiteke.

Ariketa burutuak ondorio eta efektu batzuk dakartza. Praktika hau egokitzat jo dezakegu, IKT-ak erabiltzen direlako, pixkanakako aurkikuntzetan oinarritutako metodologiarekin batera hau burutzeko. Ikaskuntzaren prozesuan garrantzitsuak diren helburu eta konpetentziak lortzen laguntzen du. Adibidez,   bakarkako lana, berdinen arteko elkarlana, parte hartzea bultzatzea, kontzeptu berrien ulermena eta ezagutza, ikasle bakoitzak behar duen debora errespetatu, sarean nabigatzeko gaitasunak garatzea.

Bestalde, esan beharra dago, praktika hau egiteko asmoa, irakasleek egindako eskakizun batetik sortu zela. IKT-ak maneiatzen ikasi nahi zutenez, praktika hau egitea erabaki zuten. Irakaslego guztia zegoen motibaturik formazio honekin, horregatik diogu praktika ona izan zela. 

Praktika hau berezia izan zen, interneten eta ordenagailuen laguntza beharrezkoa zelako hau burutzeko. Interneten dituen baliabideak erabili ziren, honek ikasleen lan kooperatiboa eta autonomoa ekarri zuen.

Bukatzeko esan, praktika egoki hau erabilgarria izan daitekeela gainontzeko ikasgaietan ere. Maila ezberdinetan praktikan jarri daitekeelako eta beste testuinguru batzuetan erabilgarria delako.

Egin dizuedan laburpenaren testu originala uzten dizuet hemen ikusi nahi izan ez gero.

Testu honekin zer ikusia duten beste hiru testu laburtu eta azaldu dituzte nire ikaskideek, ikusgai uzten dizkizuet euren blog-en izenak hauenak ere ikusi nahi badituzue (izenaren gainean klikatu): Ainhoa, Mirari, Olatz eta Naiara






2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna

LA WEB 2.0 EN ESCENA. WEB 2.0 COMES ON THE SCENE.

LA WEB 2.0 EN ESCENA. WEB 2.0 COMES ON THE SCENE.

1.Sarrera

Web 1.0 eta Web 2.0 artean ezberdintasun handi bat badagoela esan dezakegu. Esaterako, lehenengoa, informazioa bilatzeko tresna modura bakarrik ibili zitekeen. Bigarrena berriz, informazioa bilatzeaz gain, edukiak konpartitzeko, informazioa berria sortzerakoan kolaboratzeko eta hauek zabaltzeko erabili daiteke. Bien arteko elkarlana dagoela ikus dezakegu, kolektiboa da.

Nola aldatu da eredua ekonomikoki (Web 0.1-etik Web 2.0-ra)?

Gaur egun, erabiltzen ditugun zerbitzu askok gure erabilerarengatik hirugarren pertsona batek dirua irabazten dute interneten. Baina, gero eta gehiago ikusten da jendeak, Software librea erabiltzen duela. Hainbat zerbitzu daude software librekoak erabili ditzakegunak eta ordaintzeko programen imitazioak direnak. Hau da, software libreak aukera ematen digu ordaintzeko diren programen zerbitzu berak eskaintzen dituzten beste batzuk erabiltzeko. 
Eskoletatik hau bideratzen saiatzen dira gero eta gehiago.

Testuan honako esaldi hau ageri da: "Si hay sificientes ojos, todo los errores son leves". Esaldi honen esanahia aztertzen badugu, ohartzen gara zera esan nahi duela. Jende askok begiratzen badie erroreei, errore hauek zuzentzeko ardura hartzen dute. Akatsak zuzentzen ditugunez informazioa egokia jartzen dugu, hau, hiritartasun digitalaren konpetentziarekin lotzen da, hiritarrak akats hauek zuzentzeko ardura hartzen baitute.

(*Bitxikeria modura) Maiz entzun izan dugu, Wikipedian jende anonimoak idazten duenez, akatsak bila ditzakegula informazioan. Entziklopedietan berriz, jende "jakintsuak" idazten duenez, pentsatzen da dena zuzena dela. Baina, Wikipedia eta entziklopediekin egindako ikerketa batek argitara ekarri zuen,  bietan akats historiko kopuru berdina dagoela. Hobeto esanda entziklopedian akats gehiago bila ditzakegula.

Laburbilduz, Web. 2.0 elkarlanean dabiltzan zibernauta komunitate baten lan izugarriaren islada da.

2. Web 2.0-ren ezaugarriak

Gainera, Web 2.0 dinamikoa da baita jarraia ere, azken batean egunkarietan, adibidez, erabiltzaileen komentarioak sortzen dira, horrek dinamismo bat ematen dio eta jarraikortasun bat.

Atal hau, konpartitua dela esaten denean, konpartitzeko 3 modu ezberdin daudelako da.
  • Lehenengoa,  zerbait elkarbanatzen duzunean intentzioa batekin, nahita  edo nahigabe. Adibidez: online bozketa bat intentzio batekin egiten dugu, norbaitek irabazi dezan adibidez, modu koziente batean.
  • Bigarren modua, modu indirektu batean egiten duzunean. Adibidez: bilaketak interneten egitean, aukera daukagu bilaketa horiek aproposak badira "like" emateko. Sortzen hari gara estatistika bat, leku honenak aipatuz. Hau nahi gabe egiten dugu. 
  • Hirugarrenik eta azkenik, intentzioa batekin baina konpartitzea denean helburua. Hau da, sare sozialen helburu nagusia da konpartitzea, ez modu indirektu batean, baizik intentzionalki. Zirkulu horretan gu sartzen gara, beraz, sare sozialak komunitateak dira.
Times aldizkariaren 2006ko portada aipatu behar da. Bertan, urteko pertsona izan zena zehaztu beharrean, denok garela portadaren protagonistak esan zuten, argazkian ikus dezakegun bezala.  Izan ere, momentu hartan interneten zeuden zerbitzu, webgune guztiak erabiltzeko eskubidea genuela aldarrikatzen zuten. Munduan zehar oso aipatua izan zen, batez ere interneten.

3. Funtzionamendua

Erabiltzen ditugun tresnak eta hauen erabilera erraza izateko, hauen atzean programazioa bat dago, webmaster-ra, erabilera hau definitzen dutenak alegia.

Oinarrizko informazio hori aldatu egiten da erabiltzaileengana hurbildu eta hauek erabili ahal izateko. Erabiltzen ditugun programak mailakatuta daude guk erabiliko dugunaren arabera. Sartu gaitezke oinarri-oinarrizko erabilerara edo tresnak eskaintzen duen goreneko erabilerara. Hauek, aukera ematen dute maila bakarrean erabili ahal izateko. Baina ala eta guztiz lehen esan bezala, beti dago norbait hau diseinatzen duena.

Funtzionamenduaren lotuta, SLATES akronimoaren hitz bakoitzak esanahi bat duela aipatzen da eta hauek Web 2.0-ren oinarriak dira.

  • Search: bilaketak
  • Links: linkak
  • Authoring: sortu eta eguneratu
  • Tags: Etiketak
  • Extensions: Datu baseak, non informazioa ematen diguten
  • Signals: Iruzkinen bat egiten bada bloggean eta e-gelara mezua iristen bada, korreon jasotzen dugu alerta bat da
hizki hauetatik sortzen diren hitzak dira. Web 2.0-an kolaboratzeko eta sortzeko balio dute eta hauek beste ekintza batzuk bideratzen dituzte.

Web 3.0

Badago eboluzio bat Web 1.0 eta 2.0-tik, Web 3.0-ra doana. Hasieran batean, lehen aipatu dugun modura Web 1.0 jakintsuak idatzi eta edita zezaketen. Web 2.0-an berriz, gure ekarpenak sartzeko aukera dugu eta hauek editatu eta zabaltzekoa. Azkenik esaten da, Web 3.0-an berriro ere  jakintsuek idatziko dutela. Beraz, badirudi, eboluzioa bat jasan dela baina berriz ere hasierakora bueltatzen ari garela.

Bestalde esan, interneten dagoen informazio ikaragarria dela. Hemen Web semantika sartzen da. Semantikaz ari garenean, hitzen esanahiaz ari gara, baina esanahia hori guk ematen diogunez bilatu nahi dugunari, normala da sarean zerbait bilatu nahi izan eta ordenagailuak egiten dituen bilaketen artean ez bilatzea behar duguna. Hau da, bilaketa bat egiteko idatzitakoak guretzat zentzu bat izan, dezake baina ordenagailuarentzat agian ez da berdina izango zentzu hori.

Arazoa da, makinak, makinak direla eta gizakiaren ezaugarriak makina bati jartzea ez dela erraza. Oso zaila da ordenagailuak jakitea zer pentsatzen ari garen zerbait bilatzen ari garenean. Web 3.0-rekin, lortu nahi dena da, aditua ordenagailua izatea eta horrela, berak jakitea zer bilatu nahi dugun zehazki momentu bakoitzean.

Adituaren irudi horrekin, ordenagailuak jakingo du guk zer bilatu nahi dugun momentu bakoitzean. Beraz, gure inguru digitalean guk nahi duguna bakarrik bilatuko du. Web 3.0-an filtroak askoz ere zehatzagoak dira, baita mugak definituagoak ere. Beraz laburbilduz, zentzu semantiko hori bideratu nahi du. 

4. Web. 2.0-ren inguruko kritikak

Batzuk esaten dute, interneten bertsio berri bat dela, ez da zerbait berria Web 1.0-aren  berrikuntza bat da. Gaur egun, gauza berriak sortzea zaila da, iadanik daudenak berritzen dira, konplexuagoak egiteko asmoz.

Bere terminoaren kontra doa eta jendeak ez daki zehazki zer den. Hauek, blogge-ra eta wikietara asoziatzen dira. Internetek eman digu aukera jendea elkarren artean harremantzeko, bai wiki eta blogge-tan. Horietan, informazioa konpartitzen dugu eta gure iritziak ematen ditugu. Beraz, hobetu egin dira komunikatzeko bideak, baina, ez da ezer berria asmatu.

2.0-a bigarren burbuila bat da, enpresa gehiegi ari da sortzen, negoziorako bidea dela diote. Enpresek egiten dutena da, 2.0-an sartu, produktuak bertan sartzeko. Ez da pentsatzen honek eduki dezaken eraginean, moda bat bezala da, denak horretara doaz garaiko moda delako. Baina benetan ez dira jartzen pentsatzen zertako ari diren eta zer eragin duen honek gizartean.

Web-era igotzen diren informazioak baliozkoak izan behar dute, baina azkenean igotzen den informazioa guztia ez da baliozkoa, egokia eta akatsez beteak egon daitezke. Testuan esaten den bezala, "Bosque digital de mediocridad" bat sortuz. 

Teknologiek onartzen dute edozein pertsona izatea idazlea edo musikaria. Aukera ematen du argitaratzeko guk nahi duguna. Baina gai honen inguruan kontrobertsia dago, hain zuzen ea hau mugatu behar den ala ez. Egia da, aproposak ez diren gauzak badaudela eta ez gutxi gainera, baina, oso gogorra da norbaitek esatea zenek idatzi dezakeen eta zeinek ez, hori ez da juxtua.

Askeak bagara nahi duguna idazteko eta esateko ezin da hau mugatu. Horregatik izango da ezinbestekoa, pentsamenduan aldaketa bat egitea, igotzen dena zaintzeko eta noski ardura batekin jokatzeko.

Laburbilduz, hezitzaileek horrelako web-ak lideratu behar dituzte eta hauek arduraz erabiltzen irakatsi praktikaren bidez, etorkizunean mugarik jarri behar ez izateko, eta pertsona oro askea izateko nahi duena idazteko baina arduraz eta errespetuz beti ere.





2015(e)ko irailaren 22(a), asteartea

KONPETENTZIA DIGITAL ETA ESKOLAN

KONPETENTZIA DIGITAL ETA ESKOLAN

Konpetentzia Digitalen gaiari amaiera emateko, gaurko klasean, Jordi Adell-en bideo bat ikasi dugu. Bertan, Konpetentzia Digitalak zer diren azaltzen digu.



Konpetentzia  Digitala, hezkuntza osatzen duten zortzi oinarrizko konpetentzietako bat dela dio eta Lehen Hezkuntzako eta DBH-ko curriculumen parte izan behar duela. Ez soilik Espainia mailan, baita Europan ere. 

Konpetentzia Digitalen asmoa zera da; konpetentzia honek bizitza osorako balio behar duela, uneoro ikasten eta ezagutzak barneratzeko tresna izan behar dutela. Baina noski, konpetentzia hau ez da mugatzen aparailu teknologikoak erabiltzen jakitera, askozaz gehiago da.

Konpetentzia digitala elementu ezberdinetan banatzen du Adell-ek:

  • Konpetentzia informazionala: Informazioarekin lan egiteko beharrezkoak diren gaitasun eta ezagutzen multzoa da. Informazioa eskatzen duen ariketa bat ebazteko, informazioa bilatu behar da, hau antolatu, banatu, aztertu, kritikatu, ebaluatu eta azkenik informazioa berri bat eratzen da ondoren zabaltzeko.

"Garai batean ikusle kritikoak ginen gaur egun egileak gara" dio Adell-ek. Eta horrelaxe dela esango nuke nik ere, gaur egun guk ere parte hartu dezakegulako informazio hori eratzerako orduan inguruan ditugun baliabideak erabil ditzakegulako eta hauek noski erabilgarri dauzkagulako uneoro. 

  • Informatika edo  aparailu teknologikoen erabilera: ordenagailuaz gain, bideo-kamera, e-book-ak, arbel digitalak, gps-ak edo gure inguruan dugun beste edozein gailu, era egokian erabiltzeko gai izan  behar dugu.  Hauek egunetik egunera konplexuagoak dira eta guk haunganako dugun dependentzia handituz doa.

"Interesgarria litzake, gailua hauek benetan behar ditugun ala ez hausnartzea" Adell. Badirudi, espiral batean sartuta gaudela batzuetan eta ez diegula dituzten erabilgarritasun guztiak erabiltzen gailu bakoitzari. Eta besterik gabe gailuz aldatzen dugu "modengatik" nahiz eta gailu horrek behar ditugun adina aukera eman. 

  • Alfabetizazio anitza: Gaur egungo munduan eta gizartean  ez gara bizi testu idatzietan oinarrituta. baita gizarte audiobisual batean ere. Gure bizitzan zehar informazio gehiena modu honetan jasotzen dugunez, azken honek, formaziorako tresna izan beharko luke. Eskolak ez ditu ikusle kritikoak sortzen ezta hizkuntza ezberdinetan, ahozko eta liburuzkoez gain. Komikien, soinuaren, bideoen hizkuntzek ere curriculumaren parte izan beharko lukete. Ikusle modura hezteaz gain autore modura ere hezi behar dira ikasleak.
  • Konpetentzia kognitibo generikoa: Informazio asko dugu eta informazio iturri asko topatu ditzakegu, baina ba al dakigu kritikoak izaten? eta informazioa aukeratzen?  eta azkenik, ba al dakigu informazio hori ezagutzan bihurtzen?  Gai hauekin dago lotuta konpetentziaren elementu hau. Gainera, konpetentzia guztien parte da.
  • Herritartasun digitala: Benetako errealitatea eta mundu digitala nahasten diren munduan bizitzeko prestakuntzan oinarritzen da. Momentu honetan, gure portaera eta lagunak mundu erreala zein birtualean berdinak dira. Hemen sartzen da herritartasun digitala, herritarrei formazio bat ematen die herritar libre eta kritiko izan daitezen, baita jokaera egoki bat izan dezaten mundu digitalean. Azken hauek, ez dira tresna edo errekurtsoak, lekuak dira. Orain Internetera igotako gure argazki bat, seguruenik betirako geratuko da sarean zintzilik eta hau etorkizunean, lana bilatzen ari garenean oztopo izan daitezke, gure argazki horiek ikusi ditzaketelako.

Eskolak lanketa bat egin beharko luke honen inguruan, eta gailu hauek segurtasunez erabiltzen irakatsi behar lieke, legediaren barruan jokatzen eta beraien eskubideak ezagutzen.

Azaldu berri ditudan bost elementuen inguruan, badaude beste funtsezko elementuak daude, adibidez: estrategia didaktikoak delakoa, metodo didaktiko eraginkorrenak direnak aipatutako konpetentziak lantzeko. Aurrekoarekin lotuta, esan beharra dago, konpetentzia hauetatik bat bera ere ez dela aktibatzen aurrez finkatutako erantzunekin. Ikasleak, ezagutzen  ez dugun mundu baterako prestatzen ari gara, erantzunak baditugun arren, erantzun hauek gaur egungoak dira eta etengabe aldatzen ari direnez etorkizunean ez dute balioko. Beraz, etorkizunean eurek erantzunak bilatzeko prestatu behar ditugu erantzunak eman beharrena. Baina, hau ezin dugu liburuen bidez egin, praktikaren bidez baizik. Horrela, oso zaila baita, gaur egungo curriculuma guztiz osatuta egotea.

Kontuan hartzekoa da eta benetan garrantzitsua, argi edukitzea eskola ez dela leku bakarra konpetentzia digitalen inguruko formazioa bat emateko. Gurasoek ere lan handia egin dezakete beren seme-alabekin gai honen inguruan hitz eginda. Horregatik izango da garrantzitsua, eskolaren eta familiaren arteko elkar lan bat egotea.

Amaitzeko esan, irakaslearen konpetentziak eta ikasleenak bat etorri behar dutela eta irakasleek hauek ikasleengan garatu behar dituztela.

Amaiera borobil bat emateko konpetentzia digitalen gaiari, "Eskola 2.0" proiektuaren  Pdf-ari ikustalditxo bat eman diogu. Pdf honetan, IKT-ko irakasle konpetente bat izateko dominatu beharreko konpetentziak aipatzen dira. 

Konpetentzia hauek hiru ardatzetan banatzen direla ikusi dezakegu: Lanbide arloko garapena eta kudeaketa, Didaktika, pedagogia eta Curriculuma eta Herritartasun digitala. Arlo bakoitza, banan-banan lantzen du dokumentuak segidan, hauek lantzeko beharrezkoak diren tresna eta baliabideak azalduz.

Aurretik aipatutako, irakasleenaren atala amaitu ondoren, ikaslearena aurkitzen da eta bertan, ikasleek eskolan barneratu beharreko konpetentziak azaltzen dira. 

Dokumentu hau irakurri eta aztertu ondoren, konturatu naiz, blog honetara bertara igo nuen lehen sarreran esan nuela nire burua etorkizuneko irakasle konpetente modura ikusten nuela teknologiei dagokionez eta orain orduan esandakoa zalantzan jartzen dudala. Konpetentzia ugari barneratu behar ditu IKT-ko irakasle batek eta horietako asko usaindu ere egiten ez ditudala ohartu naiz.

Bestalde,  bertan aipatzen diren konpetentzia batzuk baditut; adibidez, L8. Interneteko zerbitzuak (weba, posta elektronikoa, foroa, txata, mezularitza eta beste hainbat) erabiltzen badakizkit, baita L7. Multimedia edukiez oinarrizko eragiketak egitea (formatua; irudi bat, soinua, testua, bideoa txertatzea; webgune batetik irudi bat behera kargatzea). 

Honen ondoren garbi ikusten dut, kontrolatzen edo ezagutzen ditudan arloak "Eskola 2.0" proiektuaren lehen konpetentziaren barnean daudenak direla, Lanbide arloko garapena eta kudeaketan hain zuzen. Pedagogiaren aldetik eta herritartasunaren aldetik esango nuke ia guztiz ez jakina naizela.

Beraz, laburbilduz, nire burua ez dut orain, lehen bezain konpetente ikusten, konpetentzia batzuen inguruko ezagutza badaukat baina beste askorena ez. Konpetentzia Digitalak etengabe aldatzen doaz eta berritzen, beraz etengabeko berrikuntza bat eman behar badugu ere, orain artekoa oraindik barneratzeko daukat. Argi dut, gai honen inguruan formazi bat jasoko dudala etorkizunean irakasle hobea izateko nire ikasleentzat.