LA WEB 2.0 EN ESCENA.
WEB 2.0 COMES ON THE SCENE.
1.Sarrera
Web 1.0 eta Web 2.0 artean ezberdintasun handi bat badagoela esan dezakegu. Esaterako, lehenengoa, informazioa bilatzeko tresna modura bakarrik ibili zitekeen. Bigarrena berriz, informazioa bilatzeaz gain, edukiak konpartitzeko, informazioa berria sortzerakoan kolaboratzeko eta hauek zabaltzeko erabili daiteke. Bien arteko elkarlana dagoela ikus dezakegu, kolektiboa da.
Nola aldatu da eredua ekonomikoki (Web 0.1-etik Web 2.0-ra)?
Gaur egun, erabiltzen ditugun zerbitzu askok gure erabilerarengatik hirugarren pertsona batek dirua irabazten dute interneten. Baina, gero eta gehiago ikusten da jendeak, Software librea erabiltzen duela. Hainbat zerbitzu daude software librekoak erabili ditzakegunak eta ordaintzeko programen imitazioak direnak. Hau da, software libreak aukera ematen digu ordaintzeko diren programen zerbitzu berak eskaintzen dituzten beste batzuk erabiltzeko.
Eskoletatik hau bideratzen saiatzen dira gero eta gehiago.
Testuan honako esaldi hau ageri da: "Si hay sificientes ojos, todo los errores son leves". Esaldi honen esanahia aztertzen badugu, ohartzen gara zera esan nahi duela. Jende askok begiratzen badie erroreei, errore hauek zuzentzeko ardura hartzen dute. Akatsak zuzentzen ditugunez informazioa egokia jartzen dugu, hau, hiritartasun digitalaren konpetentziarekin lotzen da, hiritarrak akats hauek zuzentzeko ardura hartzen baitute.
(*Bitxikeria modura) Maiz entzun izan dugu, Wikipedian jende anonimoak idazten duenez, akatsak bila ditzakegula informazioan. Entziklopedietan berriz, jende "jakintsuak" idazten duenez, pentsatzen da dena zuzena dela. Baina, Wikipedia eta entziklopediekin egindako ikerketa batek argitara ekarri zuen, bietan akats historiko kopuru berdina dagoela. Hobeto esanda entziklopedian akats gehiago bila ditzakegula.
Laburbilduz, Web. 2.0 elkarlanean dabiltzan zibernauta komunitate baten lan izugarriaren islada da.
2. Web 2.0-ren ezaugarriak
Gainera, Web 2.0 dinamikoa da baita jarraia ere, azken batean egunkarietan, adibidez, erabiltzaileen komentarioak sortzen dira, horrek dinamismo bat ematen dio eta jarraikortasun bat.
Atal hau, konpartitua dela esaten denean, konpartitzeko 3 modu ezberdin daudelako da.
- Lehenengoa, zerbait elkarbanatzen duzunean intentzioa batekin, nahita edo nahigabe. Adibidez: online bozketa bat intentzio batekin egiten dugu, norbaitek irabazi dezan adibidez, modu koziente batean.
- Bigarren modua, modu indirektu batean egiten duzunean. Adibidez: bilaketak interneten egitean, aukera daukagu bilaketa horiek aproposak badira "like" emateko. Sortzen hari gara estatistika bat, leku honenak aipatuz. Hau nahi gabe egiten dugu.
- Hirugarrenik eta azkenik, intentzioa batekin baina konpartitzea denean helburua. Hau da, sare sozialen helburu nagusia da konpartitzea, ez modu indirektu batean, baizik intentzionalki. Zirkulu horretan gu sartzen gara, beraz, sare sozialak komunitateak dira.
Times aldizkariaren 2006ko portada aipatu behar da. Bertan, urteko pertsona izan zena zehaztu beharrean, denok garela portadaren protagonistak esan zuten, argazkian ikus dezakegun bezala. Izan ere, momentu hartan interneten zeuden zerbitzu, webgune guztiak erabiltzeko eskubidea genuela aldarrikatzen zuten. Munduan zehar oso aipatua izan zen, batez ere interneten.
3. Funtzionamendua
Erabiltzen ditugun tresnak eta hauen erabilera erraza izateko, hauen atzean programazioa bat dago, webmaster-ra, erabilera hau definitzen dutenak alegia.
Oinarrizko informazio hori aldatu egiten da erabiltzaileengana hurbildu eta hauek erabili ahal izateko. Erabiltzen ditugun programak mailakatuta daude guk erabiliko dugunaren arabera. Sartu gaitezke oinarri-oinarrizko erabilerara edo tresnak eskaintzen duen goreneko erabilerara. Hauek, aukera ematen dute maila bakarrean erabili ahal izateko. Baina ala eta guztiz lehen esan bezala, beti dago norbait hau diseinatzen duena.
Funtzionamenduaren lotuta, SLATES akronimoaren hitz bakoitzak esanahi bat duela aipatzen da eta hauek Web 2.0-ren oinarriak dira.
- Search: bilaketak
- Links: linkak
- Authoring: sortu eta eguneratu
- Tags: Etiketak
- Extensions: Datu baseak, non informazioa ematen diguten
- Signals: Iruzkinen bat egiten bada bloggean eta e-gelara mezua iristen bada, korreon jasotzen dugu alerta bat da
6 hizki hauetatik sortzen diren hitzak dira. Web 2.0-an kolaboratzeko eta sortzeko balio dute eta hauek beste ekintza batzuk bideratzen dituzte.
Web 3.0
Badago eboluzio bat Web 1.0 eta 2.0-tik, Web 3.0-ra doana. Hasieran batean, lehen aipatu dugun modura Web 1.0 jakintsuak idatzi eta edita zezaketen. Web 2.0-an berriz, gure ekarpenak sartzeko aukera dugu eta hauek editatu eta zabaltzekoa. Azkenik esaten da, Web 3.0-an berriro ere jakintsuek idatziko dutela. Beraz, badirudi, eboluzioa bat jasan dela baina berriz ere hasierakora bueltatzen ari garela.
Bestalde esan, interneten dagoen informazio ikaragarria dela. Hemen Web semantika sartzen da. Semantikaz ari garenean, hitzen esanahiaz ari gara, baina esanahia hori guk ematen diogunez bilatu nahi dugunari, normala da sarean zerbait bilatu nahi izan eta ordenagailuak egiten dituen bilaketen artean ez bilatzea behar duguna. Hau da, bilaketa bat egiteko idatzitakoak guretzat zentzu bat izan, dezake baina ordenagailuarentzat agian ez da berdina izango zentzu hori.
Arazoa da, makinak, makinak direla eta gizakiaren ezaugarriak makina bati jartzea ez dela erraza. Oso zaila da ordenagailuak jakitea zer pentsatzen ari garen zerbait bilatzen ari garenean. Web 3.0-rekin, lortu nahi dena da, aditua ordenagailua izatea eta horrela, berak jakitea zer bilatu nahi dugun zehazki momentu bakoitzean.
Adituaren irudi horrekin, ordenagailuak jakingo du guk zer bilatu nahi dugun momentu bakoitzean. Beraz, gure inguru digitalean guk nahi duguna bakarrik bilatuko du. Web 3.0-an filtroak askoz ere zehatzagoak dira, baita mugak definituagoak ere. Beraz laburbilduz, zentzu semantiko hori bideratu nahi du.
4. Web. 2.0-ren inguruko kritikak
Batzuk esaten dute, interneten bertsio berri bat dela, ez da zerbait berria Web 1.0-aren berrikuntza bat da. Gaur egun, gauza berriak sortzea zaila da, iadanik daudenak berritzen dira, konplexuagoak egiteko asmoz.
Bere terminoaren kontra doa eta jendeak ez daki zehazki zer den. Hauek, blogge-ra eta wikietara asoziatzen dira. Internetek eman digu aukera jendea elkarren artean harremantzeko, bai wiki eta blogge-tan. Horietan, informazioa konpartitzen dugu eta gure iritziak ematen ditugu. Beraz, hobetu egin dira komunikatzeko bideak, baina, ez da ezer berria asmatu.
2.0-a bigarren burbuila bat da, enpresa gehiegi ari da sortzen, negoziorako bidea dela diote. Enpresek egiten dutena da, 2.0-an sartu, produktuak bertan sartzeko. Ez da pentsatzen honek eduki dezaken eraginean, moda bat bezala da, denak horretara doaz garaiko moda delako. Baina benetan ez dira jartzen pentsatzen zertako ari diren eta zer eragin duen honek gizartean.
Web-era igotzen diren informazioak baliozkoak izan behar dute, baina azkenean igotzen den informazioa guztia ez da baliozkoa, egokia eta akatsez beteak egon daitezke. Testuan esaten den bezala, "Bosque digital de mediocridad" bat sortuz.
Teknologiek onartzen dute edozein pertsona izatea idazlea edo musikaria. Aukera ematen du argitaratzeko guk nahi duguna. Baina gai honen inguruan kontrobertsia dago, hain zuzen ea hau mugatu behar den ala ez. Egia da, aproposak ez diren gauzak badaudela eta ez gutxi gainera, baina, oso gogorra da norbaitek esatea zenek idatzi dezakeen eta zeinek ez, hori ez da juxtua.
Askeak bagara nahi duguna idazteko eta esateko ezin da hau mugatu. Horregatik izango da ezinbestekoa, pentsamenduan aldaketa bat egitea, igotzen dena zaintzeko eta noski ardura batekin jokatzeko.
Laburbilduz, hezitzaileek horrelako web-ak lideratu behar dituzte eta hauek arduraz erabiltzen irakatsi praktikaren bidez, etorkizunean mugarik jarri behar ez izateko, eta pertsona oro askea izateko nahi duena idazteko baina arduraz eta errespetuz beti ere.